71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan igogailua paratzeko lerrokaduren aldaketari buruzko xehetasun azterlana
(Merindadeen plaza, 3). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko maiatzaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-MAY-09 (8/UV).

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2009ko apirilaren 23ko txosten teknikoarekin bat, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batez onestea Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan igogailua paratzeko lerrokaduren aldaketari buruzko xehetasun azterlana (Merindadeen plaza, 3).

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2009ko maiatzaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0915523