71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Aldaketa Cruz Blanca industrialdea (hegoaldeko sektorea) urbanizatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Udalak 2009ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuela:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea aldaketa Cruz Blanca industrialdea (hegoaldeko sektorea) urbanizatzeko proiektuan.

Bigarrena.-Delako aldaketa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, administrazio bideari amaiera ematen baitio, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da hura eman zuen organo berari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazpena hartzen denetik aitzina, eta errekurtsoaren ezespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da ezespen espresa gertatzen denetik bi hilabetean edo ustezko ezespena gertatzen denetik sei hilabetean; bertzetik ere, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina.

Orkoienen, 2009ko maiatzaren 8an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0915506