71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Iturrizar, S.L. eta Noain Elortzibarko Udalaren arteko hirigintzako hitzarmena, Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E.4.4. unitateko 7. lurzatiari dagokion hirigintza araudiko 55. artikuluan aipatzen diren erabili gabeko lokalei buruzkoa. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko maiatzaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Iturrizar, S.L.ren eta Noain Elortzibarko Udalaren arteko hirigintzako hitzarmena, Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 unitateko 7. lurzatiari dagokion hirigintza araudiko 55. artikuluan aipatzen diren erabili gabeko lokalei buruzkoa, betiere hirigintzako nahiz zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bai eta iragarki oholean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, hogei eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2006 Foru Legeko 23. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat.

Noain Elortzibarren, 2009ko maiatzaren 7an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0915519