71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAKIL

Arakilgo Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioak aldatzeko proposamena, Ihabarren. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2009ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Arau Subsidiarioetako zazpigarren aldaketa, Samuel Arrarás jaunak sustatua.

Alkateak hitza hartu du, eta Udalbatzako gainontzekoei azaldu die eguneko gaien zerrendako 6. puntuan jorratutako hirigintzako hitzarmenarekin zerikusia duela, zuzenean. Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa bat da, Ihabarren familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko modua ematen duena.

Aurrekoa ikusita, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:

Lehena: hasiera batean onestea Arau Subsidiarioak aldatzeko proposamena, Samuel Arraras jaunak Ihabarrerako sustatua.

Bigarrena: espediente hori jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkarietan argitaratuta.

Hirugarrena: dagokion txostena Lurraldearen Antolamenduari eskatzea.

Laugarrena: erabaki honen berri ematea interesdunari, Ihabarko Kontzejuari eta Sakanako Mankomunitateari.

Arakilen, 2009ko maiatzaren 6an.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0915597