71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAKIL

Arakilgo Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketaren proposamena, Etxeberrin. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2009ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Arau Subsidiarioetako zortzigarren aldaketa, Rubén Goñi eta Alberto Amoztegui jaunek sustatua.

Alkateak hitza hartu du, eta Udalbatzako gainontzekoei azaldu die eguneko gaien zerrendako 7. puntuan jorratutakoaren antzeko espedientea dela. Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa baten proposamena da, Etxeberrirako, familia bakarreko bi etxebizitza egiteko aukera emanen duena.

Aurrekoa ikusita, eta gaia bozkatu baino lehen, Rubén Goñi jaunak hartu du hitza eta adierazi ez duela bozketan parte hartuko, zuzeneko interesa duelako proposatutako aldaketaren xedean.

Osoko Bilkurak ondokoa erabaki da erabateko gehiengoz:

Lehena: hasiera batean onestea Arau Subsidiarioak aldatzeko proposamena, Rubén Goñi eta Alberto Amoztegui jaunek sustatua.

Bigarrena: espediente hori jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkarietan argitaratuta.

Hirugarrena: dagokion txostena Lurraldearen Antolamenduari eskatzea.

Laugarrena: erabaki honen berri ematea sustatzaileei, Etxeberriko Kontzejuari eta Sakanako Mankomunitateari.

Arakilen, 2009ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0915596