71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AÑORBE

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2008ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Añorbeko Arau Subsidiarioetako UC-1 exekuzio unitatearen esparruan David Echarte Yoldik sustatu duen xehetasun azterlana, Koldo Fernández Gaztelu eta Enrique Jerez Abajo arkitektoek prestaturiko dokumentazio teknikoarekin bat. Ikus-onetsia 2009ko martxoaren 27an eman zion EHAEOak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarriari jarraikiz, hasiera batean onetsi xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurara igorriko da, behin betikoz onets dadin, bidezko bada hori egitea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Añorben, 2009ko urriaren 11n.-Alkate udalburua, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0915741