71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Kudeaketa hitzarmena. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2007ko irailaren 24an egindako bilkuran, aho batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza hitzarmena, Iruragoiza, S.L.k sustatu eta Alloko Udal Planeko AO2-4.16 unitateari dagokiona.

Kudeaketako hirigintza hitzarmena Alkatetzaren 2007ko ekainaren 28ko 70/08 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egon zen 2007ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ean, iragarkia argitaratu zenetik, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe bukatu da. Hitzarmena Iruragoiza S.L.k eskatuta tramitatu zen eta Alloko Udal Planeko AO2-4.16 unitateari dagokio.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoa aplikatuz,

Erabaki zen:

Behin betikoz onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, Iruragoiza, S.L.k sustatua, hirigintzako aprobetxamenduaren %10a balio ekonomikoarekin ordezteko.

Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki hau sustatzaileari igortzea.

Allon, 2007ko irailaren 26an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0916988