71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2007ko irailaren 24an egindako bilkuran, aho batez onetsi zuen Iruragoiza, S.L.k sustatutako birzatiketa proiektua, Alloko Udal Planeko AO2-4.16 unitateari dagokiona.

Birzatiketa proiektua Alkatetzaren 2007ko ekainaren 28ko 69/08 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egon zen 2007ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean, iragarkia argitaratu zenetik, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe bukatu da. Proiektua Iruragoiza S.L.k eskatuta tramitatu zen eta Alloko Udal Planeko AO2-4.16 unitateari dagokio.

Erabaki zen:

Behin betiko onestea Iruragoiza, S.L.k sustatu birzatiketa proiektua, Alloko Udal Planeko AO2-4.16 unitateari dagokiona.

Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki hau sustatzaileari igortzea.

Allon, 2007ko irailaren 26an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0916987