71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko apirilaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Agiriak Mankomunitatearen Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2009ko maiatzaren 4an.-Mankomunitateko burua, José Luis Viñas Estudillo.

Iragarkiaren kodea: L0915658