71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuan kreditu gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko espedientea. Onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko apirilaren 16an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitateko idazkari-kontu hartzailearen txostena, 8.000,00 euro egiten duten hainbat gastu arrunti aurre egiteko kreditu gehikuntzaren espedientearen gainean,

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Onestea aurrekontuan kreditu gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko espedientea. Horren xedea da zenbait gastu arrunti aurre egitea, eta guztira 8.000,00 euro egiten du.

Bigarrena.-Erabakia Idazkaritzan ikusgai edukitzea 15 egun baliodunean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen ediktuen oholean iragarkia argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Erabaki hau Idazkaritza-Kontu Hartzailetzara eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2009ko maiatzaren 5ean.-Mankomunitateko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: L0915655