71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

1305/2009 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2009rako enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik ezgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan zein sartuko diren ezartzen duena.

Martxoaren 2ko 17/2009 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2009rako enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen.

Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du enplegu publikoaren eskaintza horretan 60 lanpostu eskainiko direla %33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandetan. Lanpostu horiek Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez zehaztuko ditu Administrazioan sartzeko hautaproben deialdiak onetsi baino lehen, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan egaitasunen bat duten pertsonak sar daitezela sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. eta 5. ataletan xedatutakoarekin bat.

Zazpigarren xedapen gehigarri horrek, 2009. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legeak eman dion idazketaren arabera, 5. atalean ezartzen du ezgaitasunen bat duten pertsonentzako txanda osatzen duten lanpostuetatik %20 gehienez ere erreserbatzen ahalko direla adimeneko ezgaitasuna duten pertsonek betetzeko, baldin eta adimen atzerapen arin edo moderatua eta %33ko ezgaitasuna edo handiagoa dutela frogatzen badute.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren txostena jaso delarik eta aipatutako batzorde mistoak bilera eginda, bidezkoa da zehaztea %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandetan sartuko diren lanpostuak eta, orobat, adimen atzerapen arin edo moderatuari lotutako adimen ezgaitasuna duten pertsonek betetzeko erreserbatu direnak. Azkeneko kasu horretan deialdia bereizirik eginen da.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2009rako enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik honako hauek izanen dira %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandetan sartuko direnak:

A) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren deialdiak:

-Psikologo lanpostu bat.

-Enpresa zientzietako diplomadunen lanpostu bat.

-Industri ingeniari teknikoen lanpostu bat.

-Informazio sistemetako erdi mailako teknikarien lanpostu bat.

-Gizarte-langileen bi lanpostu.

-Liburutegiko laguntzaileen lanpostu bat.

-Administrari laguntzaileen 14 lanpostu.

-Atezainen 4 lanpostu.

-Zerbitzu orokorretako langileen 2 lanpostu.

-Zerbitzu anitzetako langileen 5 lanpostu.

B) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren deialdiak:

-BFE/Analisi klinikoetako mediku atxikien lanpostu bat.

-OOLTko medikuen lanpostu bat.

-OLT-EUDen 4 lanpostu.

-Fisioterapeuta lanpostu bat.

-LTE lanpostu bat.

-ETE lanpostu bat.

-Erizaintzako laguntzaileen 4 lanpostu.

-Zeladoreen 3 lanpostu.

2. Enplegu publikoaren eskaintza horretan, adimen atzerapen arin edo moderatuari lotutako adimen ezgaitasuna duten eta, hori dela kausa, %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna dutela egiaztatzen duten pertsonentzat erreserbatu diren lanpostuak zehaztea, deialdi bereizi baten bidez betetzeko. Hona hemen lanpostu horiek:

-Zerbitzu orokorretako langilen 5 lanpostu, E mailakoak, Hezkuntza Departamentuari atxikiak. Plantillako zenbakiak: 30806, 33465, 35223, 35689 eta 35794.

-Museoko zaintzaileen 2 lanpostu, E mailakoak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari atxikiak. Plantillako zenbakiak: 31137 eta 35817.

-Zerbitzu anitzetako langilen 5 lanpostu, E mailakoak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiak. Plantillako zenbakiak: 62248, 68510, 69839, 69846 eta 69910.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 11n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0915623