71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

1304/2009 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 2009rako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2009rako enplegu publikoaren eskaintzako lanpostuetatik Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa dutenak zehazten dituena.

Martxoaren 2ko 17/2009 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen 2009. urterako. Foru dekretu horren 4. artikuluan ahalmena ematen zaio Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari erabaki dezan, kasuko hautaprobetarako deialdia onetsi baino lehen, zein lanpostuk berezko duten ahalmen publikoaren erabilera edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko ardura, haietan Espainiako nazionalitatea eskatzeko.

Hori horrela, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 7. artikuluak, gaur egun duen testuaren arabera (maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legearen bidez finkatua), ezartzen du Europar Batasuneko beste estatuetako kide diren herritarrak espainiarren baldintza berberetan sartzen ahalko direla lanpostu publiko guztietan, salbu eta aginte publikoan zuzenean edo zeharka parte-hartzea eratxikita dutenetan eta Estatuaren edo administrazio publikoen interesak gordetzeko helburua duten funtzionario lanpostuetan.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2009rako enplegu publikoaren eskaintzako lanpostuetatik Espainiako nazionalitatea izatea beharrrezkoa dutenak zehaztea, honako hauek hain zuzen ere:

-Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa).

-Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa).

-Mediku ikuskatzaileak.

-Osasun Publikoaren ikuskatzaileak.

-Foruzaingoko inspektoreordeak.

-Suhiltzaileak.

-Basozainak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 11n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0915622