66. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ITURMENDI

Bideak egokitzeko obrak. Behin-behineko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Osoko Bilkuraren 2009ko maiatzaren 15eko erabakiaren bitartez, behin-behinekoz esleitu dela obra kontratu hau, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren kargura finantzatuko dena (azaroaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu-Legea):

Xedea: bideak egokitzea: Elordiko bidea, Pilaraldeko bidea eta Beheko bidea, Iturmendin.

Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe. Presako tramitazioa.

Esleipenaren prezioa: 64.110 euro (BEZa barne).

Esleipen hartzailea: Excavaciones y Construcciones Gorritz, S.L. IFZ: B31638802.

Iturmendin, 2009ko maiatzaren 18an.-Alkate udalburua, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0916231