66. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, hautaproben bitartez herri lanetako ingeniari teknikoaren lanpostuan, prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren
beharrak asetzeko

Iruñeko Udalaren Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2009ko maiatzaren 12an; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

Lehena.-Deialdia egiten da hautaproben bidez herri lanetako ingeniari teknikoaren lanpostuan prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

Bigarrena.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egin izana.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Herri lanetako ingeniari teknikoaren edo horren parekoaren titulua izatea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

2.2. Baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

Hirugarrena.-Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

3.1. Proba teoriko edo/eta praktiko baten edo batzuen bidez eginen da hautaketa, deialdiko II. eranskinean bildutako gai-zerrendarekin lotutakoak betiere.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

3.2. Hautaprobaren balorazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (25 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

3.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

Laugarrena.-Prestakuntzako izangaiei dei egitea.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.

Bosgarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.-Eskabideak.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, Merkatuko kalean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira. Iruñeko Udaleko Aurrez Aurreko Harrera Bulegoan eskura daiteke, Merkatuko kalean, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Era berean, parte hartzeko eskabideari erantsi beharko diote baldintza gisa eskatutako tituluaren fotokopia.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek ezin izanen dute deialdian parte hartu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Zazpigarrena.-Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Lehendakaritzako Alorrak jendaurrera aterako du ebazpen honen bidez onetsitako deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plazan, Udaletxearen gibelaldean).

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Zortzigarrena.-Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoan, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean edukiko da jendaurrean, ebazpen honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bederatzigarrena.-Epaimahaia.

9.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Ignacio Polo Guilabert, Hiri Kontserbazioko zinegotzi delegatua.

Mahaikidea: Elena Camarero Mate, Hiri Kontserbazioko Alorreko herri lanetako ingeniari teknikoa.

Mahaikidea: Jesús Hernández Medrano, Hiri Kontserbazioko Alorreko herri lanetako ingeniari teknikoa.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide-idazkaria: Oscar Esquíroz Noble, Hiri Kontserbazioko Alorreko zuzendaria.

9.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak izateagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

9.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

9.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

9.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Hamargarrena.-Gainditzen dutenen zerrenda.

10.1. Proben kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

10.2. Izangaien puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdian eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa Lehendakaritzako Alorrean eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Hamaikagarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 12an.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena:

Adinez nagusia:

NAN/Nortasun agiria:

Jaioteguna [eguna/hilabetea/urtea]:

Non sortua [udalerria/probintzia]:

Nazionalitatea:

Egungo helbidea (kalea, zenbakia, eskailera, solairua):

Posta kodea/Herria:

Telefonoa:

Sakelako telefonoa:

AZALTZEN DUT:

Deialdian eskatzen den titulazioa badudala, eta oraingo jarduneko egoerarako dudanetik ezberdina dela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DUT:

  • Onartua izatea Iruñeko Udalaren zerbitzuko herri lanetako ingeniari teknikoaren lanpostuetan eta prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian, ................... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, egun honetan: .....................

DATUEN BABESA. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatu karrikako, 79, 31001-Iruña).

Iruñean, 20.............ko ............................. (a)ren ............. (e)an.

(Sinadura)

Oharra.-Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen den titulazioaren fotokopia ekarri.

II. ERANSKINA

1. Eustormak. Mota desberdinen azalpena. Bakoitzaren ezaugarriak. Haien patologia.

2. Hirietako zoladura motak, galtzada eta espaloietan. Sekzio tipoak. Aipamen berezia Iruñerriko udal mugapean aurki daitezkeenei. Interes historiko-artistikoko eremuetako zoladurak.

3. Zoruaren geruza pikordunak. Motak, materialak eta obran nola jarri.

4. Zelaiguneak. Motak eta ezaugarriak.

5. Zoruen hondatzea. Zoladuren azaletako ezaugarriak. Saiakuntzak eta ikuskatzeak. Auskultazio metodoak. Zoruen patologiak, bereziki Iruñekoak.

6. Zoruen eta zoladuren zainketa eta mantentze lanak, errepideetan egin beharreko lan motak. Zaindu beharrekoak zehaztea. Iruñeko errepideak neguan.

7. Nahaste bituminosoak. Osagaiak. Nahaste motak eta ezaugarriak. Erabiltzea, egitea eta obran jartzea.

8. Hormigoiak. Motak, ezaugarriak, fabrikazioa, aurre-neurriak eta obran nola jarri.

9. Obra zuzendaritza. Prozedurak eta antolamendua, kalitatea, ekonomia, epeak, segurtasuna eta osasuna kontrolatzeko, hasi aurreko fasean.

10. Obrak kontrolatu eta betearazteko teknikak. Kontrol sistemaren antolaketa. Egin beharreko jarduerak. Exekuzioaren kalitatea. Hormigoizko saiakuntzak, zoruak, zabor-legarrak eta zoladurak.

Iragarkiaren kodea: L0915615