66. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTSOAIN

Akats zuzenketa. Antsoaingo Udal Plan Orokorra berrikusteko 2009/03/25eko osoko bilkuran hartutako erabakian egindako akatsaren zuzenketa.

Antsoaingo Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egin osoko bilkura berezian, legezko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

"Akatsa atzeman baita Antsoaingo Udalak 2009ko martxoaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren lehenengo xedapenean, bidezkoa da ofizioz zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Honako hau erabaki da:

1. Antsoaingo Udalak 2009ko martxoaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabakian, lehenengo xedapenean egindako akatsa ofizioz zuzentzea. Hona hemen nola gelditu den:

"1. Erabaki da Antsoaingo Udal Plana berrikusteko prozedurari ekitea udal mugapearen eremuan. "

Antsoainen, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0915724