66. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Zerga Ogasuna. Diru-bilketa Zerbitzua. Ondasun higiezinen enkantearen iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Aurelia Gauna Zufiaurre andrearen (NAN/IFK: 15782287D) aurka, eta bertan 2009ko apirilaren 22an Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahituak. Enkantea 2009ko ekainaren 19an eginen da, 08:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko lehen solairuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketa Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2009ko ekainaren 19an eginen da, 8:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko lehen solairuan.

2. Enkantera aterako diren ondasunak:

Lote bakarra:

Erregistrokoa: Tirapuko 291. finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 3203. liburukia, 9. liburua, 169. orria. Hiri-finka: familia bakarreko etxebizitza. Orube edo lurzorua. Parte batean familia bakarreko etxebizitza bat dago, sotoan, beheko solairuan eta beheregainean egina. Sotoko eremu eraikia laurogeita hemezortzi metro eta hogeita bost dezimetro karratukoa da. Beheko solairuko eremu eraikia laurogeita hemeretzi metro eta berrogeita hamasei zentimetrokoa da. Beheregaineko eremu eraikia laurogeita hemezortzi metro eta hogeita bost dezimetro karratukoa da. Gainerako lurra aire agerian edo eraiki gabe dago.

Katastrokoa: Tirapun, 1. poligonoa, 126. lurzatia, 1. azpieremua, 1., 2., 3. eta 4. hiri unitateak. Etxebizitza eraikirik dagoeneko lurzatiak lehen okupazioko lizentzia tramitatzeke dauka.

Titulartasuna.-Jabari osoz, Aurelia Gauna Zufiaurre andrearen alde ageri da, izaera pribatiboarekin, salerosketa tituluaren bidez.

3. Bahitu beharrekoaren idatzoharra: "A" letrako kautelazko bahituraren idatzoharra, 2007ko irailaren 20koa, "D" letrako bahitu baino lehenagoko idatz-ohar bihurtua, 2008ko otsailaren 15ekoa.

4. Tasazioaren balioa: 442.000,00 euro.

5. Bahituriko finkaren gainean lehentasunezko karga hauek daude:

-Hipoteka, Nafarroako Kutxaren alde. 2009ko apirilaren 6an, entitate finantzarioak adierazi du zorraren saldoaren printzipala 268.627,45 eurokoa dela eta berandutza interesak, 2009ko martxoaren 13an, 28.799,98 eurokoak. Hipoteka burutzeko 1904/2008 prozedurari ekin zaio, baina enkantearen eguna ez da ezarri. Hori dena gauzatzean sor litezkeen interesak eta kostuak galarazi gabe, entitateak 80.588,23 eurotan zenbatesten dituenak.

6. Lizitazioaren hasierako prezioa: 144.572,57 euro.

7. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen 5. atalean ageri diren karga eta zamak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.

8. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

9. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua lote bakoitzaren enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 28.914,51 euro. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lehenengo lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.

10. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienezkoak izanen baitira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean erregistratuko dira, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko 1. solairuan, eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 1.445,73 eurokoak.

11. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

12. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

13. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

14. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 108.429,43 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hots, 21.685,89 euro. Posturak mugatzen dituzten tarteak bigarren lizitaziorako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 1.084,29 eurokoak.

15. Hala bada, bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, enkante mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Enkante mahaiak aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu eta, haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, enkante mahaiak ezartzen duen baldintzetan, eta hala, behin eta berriro, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua, Iruña).

16. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa paratutako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Kasu horretan, ez da gordailurik onartuko esku dirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak.

17. Orobat, ohartarazten da espedienteak ez duela aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean zorduna ez beste inor bizi denik.

18. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

19. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

20. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza interesak eta kostuak ordaintzen badira.

21. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea aski dela enkantea jakinarazteko, ondorio guztietarako.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848427770; posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2009ko maiatzaren 11n.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0915634