66. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1122/2009 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, industria ingeniarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena; bata, aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, industria ingeniari gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere onesten da. Zerrenda horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak betetzeko erabiliko dira.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak ezartzen du apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretuak indarra hartzen duen egunean 96/1997 Foru Dekretu haren 3. artikuluan ezarritako sei edo lau urteko gehieneko epea agortu gabe baldin badute, aurreko araubidea aplikatuko zaiela.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, gehienez ere lau urte iraunen duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaroak edo hautaprobak egin beharko dituzte.

Hori guztia ikusita, bidezkoa da, industria ingeniari gisa trebatzeko, lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probetarako deialdia onestea.

Beste alde batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, hautaproben bidez, zerrenda hauek osatzeko: batetik, industria ingeniarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda berri bat, eta bestetik, halako lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda bat, gero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera betetzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 30ean emandako 199/2004 Foru Aginduan, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2 c) artikuluan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Industria ingeniari gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.-Deialdia egiten da industria ingeniarien lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak aldi baterako bete ahal izateko.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo gero batean prestatzen diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, industria ingeniaritzako titulua edo haren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Oinarri honetako 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute industria ingeniarien lanpostuetan aritzeko deia jasotzen duten izangaiek, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren azalpena eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiei dei egitea.

Langileei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzeko orduan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; deialdi honetako oinarriak; Lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an, argitaratua); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. atalean ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

II.-Industria ingeniari gisa prestakuntza jasotzeko izangaien
zerrenda bat osatzeko deialdia

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.-Deialdia egiten da industria ingeniarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak aldi baterako bete ahal izateko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Bere lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egin izana.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, industria ingeniaritzaren titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Oinarri honetako 2.1.d) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute industria ingeniarien lanpostuetan aritzeko deia jasotzen duten izangaiek, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren azalpena eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren adierazpena honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

III.-Deialdia, industria ingeniari gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probarako

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

Industria ingeniari gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza zerbitzu berezietan egiteko izangaien indarreko zerrendan ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

-Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon izana.

-Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Baldintza hau eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.

Bigarrena.-Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

2.1. Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Hirugarrena.-Izangaiei deitzeko ordena.

Lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei industria ingeniari lanetan aldi baterako aritzeko deitzen ahalko zaie. Horrelako lanpostuetan hasiz gero, zerbitzu berezietako egoerara igaroko dira, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoarekin bat.

IV.-Hiru deialdietarako oinarriak

Lehena.-Eskaerak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskaerak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien eskabideek I. eranskineko ereduarekin bat etorri beharko dute, lehenengo prestakuntzaldirako izangaienek II. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartu nahi dutenen eskabideek, berriz, III. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasuna eta nazionalitatea frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik, eta hala badagokio, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren 2.1 oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharren frogagirienak, eskaera erregistro telematikoaren bidez aurkezten denean izan ezik.

Atal honetan aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, eta ordura arte egin dituzten egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.3. Minusbalioa duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, nolako minusbalioa duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak deialdietako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera eta ondoko bost egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Probak.

4.1. Ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako hautapen prozesua proba bakar baten bidez eginen da. Proba horretan ebazpen honen IV. eranskinean agertzen diren gaietatik zozketaz aukeratuko diren bi gai azaldu beharko dira idatziz, bata lehenengo zatikoa, eta bestea, bigarren zatikoa. Ariketa hau egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.

4.2. Proban 20 puntu eskuratzen ahalko dira guztira, gai bakoitzean 10 puntu gehienez. Azkeneko kalifikazioa gai bakoitzaren kalifikazio partzialen batura izanen da. Bazterturik geldituko dira ariketa osoan lor daitekeen gehieneko puntuazioareen erdira (10 puntu) iristen ez diren izangaiak.

Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. Horretarako, arau honetan ezarritako probaren balorazioa kontuan hartuko da. Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak, bigarren prestakuntzaldian sartzeko, aurrerago antolatzen dituen probetan.

4.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta nortasun agiri nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

4.4. Hautaprobetan, minusbalioa izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiko burua: Raúl Sainz Gómez jauna, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko bide, ubide eta portuetako ingeniaria.

Ordezko mahaiburua: Luis Rivas Sánchez jauna, Zainketa Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Jesús González Albero jauna, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaikidea: Cristina Presmanes Zatarain andrea, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Jesús Posadas Martínez jauna, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaikidea: Jesús Usechi Santamaría jauna, Obren I. Ataleko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposaturik.

Mahaikide idazkaria: Sagrario Melón Vital andrea, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: María Rosario Loitegui Biurrun andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak ondoko zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:

-Aldi baterako kontratatuak izateko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan lehenbiziko aldiz aritzeko deialdian proba gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Bigarren prestakuntzaldia egiteko sarrera proba "gai" kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

Zazpigarrena.-Industria ingeniarien lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautapen prozesuko espediente osoa jasorik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

7.2. Deitzea.

Oinarri honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako oinarrietan xedatutakoari jarraikiz deituko zaie; betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko azkeneko egunean kasuan kasuko deialdian eskatutako titulazioaren betebeharra betetzen zutela eta, horretarako, ingeniaritza teknikoaren tituluaren edo horren baliokidea den beste titulu baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ............................ lanetan aritzeko aldi baterako kontratatuak izateko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .............aren ......................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NAN zenbakia:

Nazionalitatea:

Jaioteguna:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

Posta elektronikoa:

2) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

  • Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.
  • Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Halaber, hau adierazten dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua, ez eta gabetua ere, eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ............................ lanetan aritzeko prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ........ko ................aren ......................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NAN zenbakia:

Nazionalitatea:

Jaioteguna:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

Posta elektronikoa:

2) Zein lanpostutarako izendatua.

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila:

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

  • Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.
  • Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Halaber, hau adierazten dut:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, .............................................. lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ........ko ................aren ......................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NAN zenbakia:

Nazionalitatea:

Jaioteguna:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Telefonoak (3 gehienez):

Posta elektronikoa:

2) Zein lanpostutarako izendatua.

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila:

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik)

  • Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.
  • Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Halaber, hau adierazten dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoela.

Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

IV. ERANSKINA

Gai zerrenda
(industria ingeniaria)

I. zatia

1. gaia.-Nafarroako Gobernuak ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako ematen dituen laguntzak.

2. gaia.-Nafarroako Hirugarren Plan Teknologikoa.

3. gaia.-Berrikuntza: berrikuntza motak. Berrikuntza prozesua. Zerbitzuen berrikuntza. Berrikuntza egiteko moduak.

4. gaia.-Apirilaren 14ko 13/1986 Legea, Ikerketa zientifiko eta teknikoaren sustapena eta kudeaketa orokorrari buruzkoa.

5. gaia.-Espainiako I+G+B arloko sistema: unibertsitateak, ikerketarako erakunde publikoak, zentro teknologikoak eta laguntza eta finantziazioa ematen duten beste erakunde batzuk.

6. gaia.-I+G+B politika nazionala. Berrikuntza sistema. Erregioetako sistemak.

7. gaia.-Ikerketa zientifikorako, Garapenerako eta Berrikuntza Teknologikorako Plan Nazionala (2008-2011).

II. zatia

1. gaia.-Errepideak kontrolatzeko zentroa: helburuak, eginkizunak, datuak jasotzea, datuen tratamendua, informazioa erabiltzaileei, etab.

2. gaia.-Europako Parlamentuaren 2004/54/EE Zuzentaraua, Tuneletako segurtasunari buruzkoa.

3. gaia.-Segurtasunerako tresnak errepideetako tuneletan. Zeharkako sekzioa, husteko galeriak, gordelekuak, segurtasun ekipoak, etab.

4. gaia.-Suak detektatzeko sistemak. Segurtasun kableak tuneletan. Kearen detektoreak.

5. gaia.-Telebista zirkuitu itxia. Tuneletan gorabeherak automatikoki detektatzeko sistema.

6. gaia.-Instalazio elektrikoak errepideetako tuneletan. Sarearen hornidura elektrikoa, etengabeko elikadura sistema, transformadoreak, multzo elektrogeneoak, etab.

7. gaia.-Argiztapen sistema tunel barrenetan eta argiteria publikoa.

8. gaia.-Larrialdietako SOS zutoinen sistema. Irrati-komunikazioetarako eta megafoniarako sistema tuneletan.

9. gaia.-Tunelak egurasteko sistema.

Iragarkiaren kodea: F0915763