66. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

648E/2009 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, satelite bidez Interneteko banda zabaleko konexio bidirekzionala egiteko diru-laguntzen 2009. urteko deialdia onesten duena.

Nafarroako Gobernuaren lehenengo helburuetako bat informazioaren gizarteari loturiko funtsezko zerbitzuak eskuragarri egotea da, Nafarroako Foru Komunitatean bizi den herritar batek ere ez ditzan murrizturik izan bere jarduteko aukerak eta gaitasuna, beste erkidego batzuetan edo gure komunitateko beste eskualde batzuetan bizi diren herritarren aldean.

Zerbitzu horiek ematen dituzten kanaletako bat Internet da, eta berau eskuratzen lagunduz parean jar daitezke, alderdi askotan, gure lurraldeko toki urrunenetan bizi diren herritarrak eta zerbitzuak zuzenean eskuratzeko moduan diren munduko beste edozein tokitan bizi direnak.

Nafarroako Gobernuak 2009ko martxoaren 2an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zen satelite bidez Interneteko banda zabaleko konexio bidirekzionala egiteko diru-laguntzak emateko banakako ebaluazio araubidean, azaroaren 9ko Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Satelite bidez Interneteko banda zabaleko konexio bidirezionala egiteko diru-laguntzen 2009. urteko deialdia onestea.

2. Diru-laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. 200.000 euroko gastua baimentzea, ebazpen honetatik sortutako konpromisoetarako, 2009ko Gastuen Aurrekontuko "Interneteko banda zabaleko konexioa sustatzeko laguntzak" izeneko 840002-81220-4809-467902 kontu-sailaren kargura. Deialdi honek diru-laguntzen biltokian duen IDa 1685 da.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 11n.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

Satelite bidez Interneteko banda zabaleko konexio bidirekzionala egiteko diru-laguntzen 2009. urteko deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Oinarri hauen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko herritarrek 2009. urtean satelite bidez Interneteko banda zabaleko konexio bidirekzionala egiteko diru-laguntzak arautzea.

Diru-laguntza hauen helburua da Nafarroako herritarrei erraztasunak ematea informazioaren gizartearen zerbitzuak eskuratzeko.

2. oinarria. Entitate laguntzaileak.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak lankidetza hitzarmen bat sinatuko du telekomunikazioetako operadoreekin, zeinek, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 10. artikuluan ezarrita dagoen moduan, diru-laguntza hauek kudeatzeko entitate laguntzaile gisa jardunen baitute. Aurreikusitako onura ekonomikoen hartzaile bakarrak herritarrak izanen dira.

Gaituriko telekomunikazio operadore guztiek diru-laguntza hauen entitate laguntzaile gisa jarduten ahalko dute, hala nahi badute eta hitzarmen hori izenpetzen badute, eta hori deialdi honen bidez aditzera ematen da. Hitzarmena deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean sinatu beharko da. Horretarako interesa duten operadoreek Nafarroako Gobernuko Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzura jo beharko dute.

3. oinarria. Diruz laguntzen ahal den jarduera eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Baldintza hauek betetzen dituen jarduera da diru-laguntzaren xede:

-Diruz laguntzen ahal den jarduera hau da: bestelako estaldura ez duten eremuetan, satelite bidez Interneteko banda zabaleko konexio bidekzionala egitea.

Horrenbestez, Interneten sartzeko adierazi den bideaz besteko edozein konexio deialdi honen xedetik kanpora dago.

-2009ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitarte, biak barne, egindako konexioei emanen zaie diru-laguntza, edo diru-laguntzarako aurreikusi den aurrekontuko diru-kopurua bukatu arte, lehenago agortuz gero.

-Etxebizitza bakoitzeko konexio bat baizik ez da diruz lagunduko.

-Onuradunak nahi duen operadorea hautatzen ahalko du, askatasun osoz, bigarren oinarriak aipatzen duen lankidetza hitzarmena sinatzen dutenen artean. Hitzarmena sinatzen duten operadoreen zerrenda Nafarroako Gobernuko webgunean argitaratuko da, laguntzen katalogoaren fitxan.

2. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

a. Diru-laguntzaren zenbatekoa kontratatzen den zabaleraren araberakoa izanen da, muga hauek gainditu gabe betiere:

-500 euro, BEZa barne, 1 Mb-ko banda-zabalera kontratatuz gero.

-600 euro, BEZa barne, 2 Mb-ko banda-zabalera kontratatuz gero.

b. 2008. urtean satelite bidezko konexio hau egiteko diru-laguntza jaso zuten pertsonek, alta-egunetik hasita urtebetez edo gehiago segitzen baldin badute zerbitzuarekin, 500 euro bitarteko diru-laguntza jasotzen ahalko dute, BEZa barne, 2008. eta 2009. urteetan.

c. Diru-laguntzen zenbateko horiek onuradunek kontratatutako telefoniako operadoreari egindako lehen ordainketetatik kenduko dira, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa osatu arte, kontzeptu hauetatik edozeinengatik:

-Konexioaren altaren kuota.

-Instalazio kuota.

-Ekipamenduaren alokairua eta instalazio gastuak.

-Hileko kuota.

d. Diru-laguntzaren onuraduna BEZa ordaintzera beharturik baldin badago, kopuru horiei jasandako BEZari dagozkion diru-kopuruak kenduko zaizkio.

e. Diru-laguntza hau beste batzuekin bateragarria da eta enpresa operadoreen beste eskaintza batzuei gehitzen ahalko zaie, adibidez, altaren kuota eta modema dohainik jasotzeko eskaintzei.

4. oinarria. Onuradunak.

Onuraduna izateko, betebehar hauek bete beharko dira:

-Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea.

-Satelite bidez Interneteko banda zabaleko konexio bidirekzionala egiteko alta eskatzea Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuarekin lankidetza hitzarmena sinatzen duen operadore bati (ikus bigarren oinarria).

-Aurreko puntuan aipatzen den alta-kontratua Nafarroako helbide baterako izanen da. Operadoreak helbide horretara igorriko ditu fakturak, deskontuak barne.

5. oinarria. Diru-laguntza emateko irizpide objektiboak.

Diru-laguntza hau banakako ebaluazioaren bidez emanen da. Beraz, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira, aurrekontuetan horretarako kreditua dagoen bitartean. Hortaz, aurrekontuko dirua bukatzen denean, gainerako eskaerak ezetsiko dira.

Esandakoari dagokionez, diru-laguntza hau kudeatzeko entitate laguntzaile gisa jarduten duen operadore bakoitzak ezartzen dituen prozeduren bidez zerbitzua kontratatzen den datak finkatuko du aurkezteko ordena.

6. oinarria. Diru-laguntza emateko prozedura.

Diru-laguntzak emateko prozedura hauxe izanen da:

1. Interesdunek zerbitzuaren kontratazioa eskatuko dute Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuarekin lankidetza hitzarmena sinatzen duen operadore bakoitzak ezartzen dituen prozeduren bidez. Operadoreek kontrataziorako bide esklusiboak ezartzen ahalko dituzte, deialdi honek aipatzen dituen deskontuak aplikatzeko, betiere behar bezala iragartzen badituzte. Diru-laguntzaren eskaera une horretan berean aurkeztu dela ulertuko da, tramitera onartzeko beste agiririk aurkeztu beharrik gabe.

Eskaerak berarekin dakar onuradunak baimena ematea zerbitzurako kontratatu duen operadoreak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari diru-laguntza kudeatzeko behar diren datu pertsonalak jakinarazteko: izen-abizenak, NANa, telefono zenbakia, helbidea, herria, posta kodea eta zerbitzua eskatu zen eguna.

Datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan erabiliko dira, aipatutako legeriari jarraikiz.

2. Lankidetza hitzarmena sinatzen duen operadoreak lan hauek eginen ditu:

-Egiaztatzea eskatzaileak oinarri hauetan diru-laguntzaren onuraduna izateko zehazten diren baldintzak betetzen dituela.

-Instalazioa egin dela egiaztatzeko aldez aurretik behar diren jarduketak egitea.

-Onuradunari dagokion diru-laguntza adinako deskontua egitea, 3. oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera. Fakturan "Nafarroako Gobernuaren laguntza kanpaina Interneten sartzeko" testua duen kontzeptua agertuko da, bereizita, eta bertan diru-zenbateko hori jasoko da.

-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari hilero jakinaraztea deskontuen zerrenda, hau da, zerbitzua/produktua eskatu dutenei diru-laguntza moduan aplikatu zaiena.

Operadoreak berak eginen du jakinarazpen hori, zein den ere enpresa taldearen barruan zerbitzua/produktua eskaintzen duen enpresa hornitzailea.

3. Enpresako zuzendari nagusiak, operadore bakoitzaren hileko jakinarazpenak ikusirik, ebazpen bidez onetsiko du onuradunei diru-laguntzak ematea eta operadoreei ordainduko dizkie egindako deskontuei dagozkien diru kopuruak. Ebazpen hori Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren web orrian argitaratuz jakinaraziko da.

7. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntzen onuradunek, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrez gain, berariazko betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Interneteko konexio horri gutxienez urtebete eustea, laguntza lortzen denetik hasita. Onuradunak epe hori bukatu baino lehen baja hartzen badu, diru-laguntzaren zenbatekoa itzuli beharko dio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari.

b) Telefoniako operadoreak zerbitzuan sartzeko jakinarazten dion erabiltzailearen izena eta gakoa sekretupean edukitzea. Datu horiek eskualdaezinak dira. Sarbide gakoa galdu edo lapurtuz gero, erabiltzaileak horren berri emanen dio zerbitzuaren hornitzaileari ahalik eta azkarren, baimendu gabekorik sar ez dadin; erabiltzailearen kargura izanen dira ordura arte bere kontuari aplikatu ahal zaizkion kontsumoak eta erabilerak.

c) Zerbitzua egoki erabiltzea. Erabilera desegokia da sarbide mailak hausteko ahalegina egitea, datuak modu okerrean manipulatzea, mezuen bidalketa masibo eta indiskriminatua, jabetza intelektualak edo bestelako legezko eskubideek babestutako datuak edo informazioak kopiatu edo esportatzea eta legez kanpoko beste edozein erabilera.

2. Diru-laguntzak emateko ebazpenetan, oinarri hauetan edo Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, onartutako diru-laguntza itzuli egin beharko da, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, eginbeharren bat hein batean ez betetzeak emandako diru-laguntzaren zati bat, kasuan kasukoa, itzuli beharra ekar dezake.

8. oinarria. Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Diru-laguntza hau bateragarria da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek (nazionalek edo nazioartekoek) ematen dituzten beste laguntza batzuekin.

Horrelakoetan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Era berean, diiru-laguntza hau beste batzuekin bateragarria da eta enpresa operadoreen beste eskaintza batzuei gehitu ahalko zaie, adibidez, altaren kuota eta modema dohainik jasotzeko eskaintzei.

9. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. oinarria. Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Zerbitzuak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren web orrian jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, hauek zehaztuta: deialdia, laguntza aurrekontuko zein programari eta kredituri egotziko zaien, onuradunak, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

Iragarkiaren kodea: F0915673