66. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1059/2009 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan gasbide ardatza, A Goi Presiokoa (16 bar)" proiektuaren eranskinari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak, apirilaren 22ko 994/2009 Ebazpenaren bidez, "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan gasbide ardatza, AGP (16 bar)" proiektuaren eranskina onetsi eta horren onura publikoa onartu zuen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan gasbide ardatza, AGP (16 bar)" izeneko proiektuaren eranskinak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Lesakako, Igantziko eta Baztango udaletako alkateei edo haien eskuordetza hartzen duten zinegotziei dei egitea 2009ko ekainaren 30ean Lesakako, Igantziko eta Baztango herriko etxeetan ager daitezen, ondasun eta eskubide horiek okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo María José Arozarena Gómez andreak, bata zein bestea, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Alfredo Torreblanca Lafraya jauna edo María Carmen Uriz Lusarreta andrea, bata zein bestea, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Jasone Goikoetxea Iriberri, Itziar Calvo Oteiza edo Alazne Sueskun Erauskin andreak, horietako edozein, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzaten.

3. Ebazpen hau Gas Navarra S.A. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Lesakako, Igantziko eta Baztango herriko etxeetako iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 6an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0915216