66. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

676 EBAZPENA, 2009ko apirilaren 29koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko H-1.2 lurzatiaren xehetasun azterlana, Promociones y Contratas Andueza, S.L.k sustatua, behin betiko onesten duena.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak otsailaren 6an emandako 180/2009 Ebazpenaren bidez, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko H-1.2 lurzatiaren xehetasun azterlana, Promociones y Contratas Andueza, S.L.k sustatua, hasiera batez onetsi zen.

Ebazpen hori 2009ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an. Xehetasun azterlana hogei egunez egon zen jendaurrean.

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko H-1.2 lurzatiaren xehetasun azterlana, Promociones y Contratas Andueza, S.L.k sustatua.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko, Uharteko, Burlatako eta Eguesibarko udalei eta Promociones y Contratas Andueza, S.L.ri, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 29an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0914848