65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 23an eman 786/2009 Ebazpenarena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pneumologiako Laguntza Zerbitzuko buru lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdia onetsi zen.

Ikusirik ebazpen horretan akats bat egin dela, ondotik ematen da behar den zuzenketa. Ebazpena 2009ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an.

6048. orrialdeko 1. zutabean, 1.1 puntuan.

Honela dioen tokian:

"Lanpostua Nafarroako Ospitalean aritzekoa da (plantillako zenbakia: 66146)."

Honela behar du:

"Lanpostua Bideko Ama Birjina Ospitalean aritzekoa da (plantillako zenbakia: 66146)."

Iruñean, 2009ko maiatzaren 20an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0916205