65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

41/2009 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak administrazio horretakoak diren edo horri atxikita dauden funtzionarioek beteko dituzte, eta merezimendu lehiaketa bidez esleituko dira.

2002ko apirilaren 15ean, Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (azken horrek lan-kontratudunei dagokienean bakarrik) akordioa sinatu zuten, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2002-2003rako lan baldintzei buruz. Akordio horretan konpromisoa azaldu zuten, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoetan aurrekoen parekoak diren unitateburutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko prozesuari hasiera emateko, akordioari erantsitako planari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, Jarduketa Plana onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

Akordio horren 5.c) atalarekin bat, kasuan kasuko deialdia onetsi baino lehen, plantilla organikoa aldatzen duen foru dekretu baten bidez burutzen maila edo mailak ezarri behar dira, bai eta burutza horiek lortzeko egiaztatu behar diren berariazko betebeharrak ere.

Bestalde, Toki Administrazioko Departamentuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak eskatu dute ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuan eta uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuan ageri diren burutzak lortzeko betebeharrak alda daitezela. Hori horrela, bidezkoa da aldaketa egitea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiatzaren 4ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea. Hala, foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren atalburutzak, bulegoburutzak eta unitate parekatuen burutzak zein mailari atxikitzen zaizkion zehaztu da, bai eta, hala denean, burutza horiek eskuratzeko berariazko betebeharrak zein diren ere.

2. artikulua. Ordainsariak.

1. Foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren burutzetakoren bat merezimendu lehiaketa bidez eskuratzen duten langileek zuzendaritza lanpostuko osagarria jasoko dute, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretua).

2. A edo B mailako funtzionarioek betetzen dituzten burutzen kasuan, bateraezintasuneko osagarria ezarriko da, burutza horiek plantilla organikoan erabateko dedikaziokoa esleitua ez badute behintzat.

3. Horretaz gainera, burutza horietako bat eskuratzen dutenek burutza horrek plantilla organikoan esleituak dituen gainerako ordainsari osagarriak jasoko dituzte, horri buruzko foru dekretuetan ezartzen diren arau eta irizpideekin bat.

3. artikulua. Maila esleitzea.

Foru dekretu honetan maila bat baino gehiago esleitzen zaien burutzei dagokienez, postua lortzen duen funtzionarioak aurretik zuen mailaren araberakoa izanen da emaitza eta, halaber, ordainsari osagarriak haren mailako oinarrizko soldataren arabera kalkulatuko dira.

4. artikulua. Lehiaketa baloratzeko hurrenkera.

Foru dekretu honetan aipatzen diren burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdietan ezarriko da epaimahaiek zein hurrenkerari jarraituko dioten, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzea arautzen duen Erregelamenduaren 15. artikuluan bildutako osagaiak baloratzeko. Lehendabizi, lehiaketaren xede izanen den burutzari edo zuzendaritzari buruzko memoria-lanaren azalpena eta ahozko defentsa eginen da.

5. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Foru dekretu honen II. eranskinean ageri dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko atalburutzen eta unitateburutzen mailak, estamentuak eta espezialitateak, bai eta dagokien ordainsari mota ere.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.-Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

1. Aldatu egin da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Toki Administrazioko Departamentuko Saneamenduko Azpiegitura Hidraulikoen Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 1413) B edo C maila ematen zaio, berariazko baldintzarik gabe.

2. Aldatu egin da uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko (gaur egun Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua) Hondakinak Kudeatzeko Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 7117) A edo B maila ematen zaio, eta berariazko betebeharra izanen da titulu hauetako bat izatea: Nekazaritzako ingeniaria, Industriako ingeniaria, Zientzia Kimikoetako lizentziaduna, Nekazaritzako ingeniari teknikoa edo Industriako ingeniari teknikoa.

3. Aldatu egin da uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko (gaur egun Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua) Berrikuntza Sustatzeko Ataleko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 2607) A edo B maila ematen zaio, eta berariazko betebeharra izanen da titulu hauetako bat izatea: Industriako ingeniaria edo Industriako ingeniari teknikoa.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.-Garapena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 4an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

I. ERANSKINA

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik).

1.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Barne Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4439).

Maila: B.

  • Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

-Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7087).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6647).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Sistema Informatikoetako edo Informazio Sistemetako goi mailako edo erdi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

  • Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Klase Pasiboen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 790).

Maila: B edo C.

-Gizarte Segurantzaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7743).

Maila: B edo C.

  • Barne Zuzendaritza Nagusia

-Zehapen Prozeduraren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8062).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

  • Nafarroako Larrialdietako Agentzia.

-Azpiegitura Teknikoen Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4440).

Maila: B.

-Prestakuntza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7922).

Maila: A edo B.

-Ibilgailuak Kudeatzeko Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7920).

Maila: C.

Berariazko betebeharrak: LHII-ko titulua izatea, Automozioaren espezialitatean.

  • Justizia Zuzendaritza Nagusia.

-Hornidura Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6456).

Maila: C

-Justiziako Langileen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6457).

Maila: B edo C.

  • Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Modernizazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6656).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Antolaketako goi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

-I. Arloko Proiektuen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8071).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Sistemako Informatikoetako goi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

  • Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

-Prestakuntza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7081).

Maila: A

-Hizkuntza Komunitarioetan Prestatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6645).

Maila: A

Berariazko betebeharrak: lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua izatea. Hizkuntza Eskolako ingeleseko B2 mailaren (maila aurreratua) ziurtagiria edo titulu baliokidea izatea.

2.-Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4559).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

  • Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Komunikabide Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6724).

Maila: C.

  • Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusia.

-Kontuei buruzko Informazioa sortzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7174).

Maila: A edo B.

  • Ondare Zuzendaritza Nagusia.

-Kontratazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1360).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Laguntza Juridikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7021).

Maila: A

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

  • Nafarroako Zerga Ogasuna.

-Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6108).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikari edo Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

-Administrazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7100).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Enpresa Zientzietako lizentziadun titulua izatea, edo Enpresa Zientzietako diplomadun titulua.

-Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1044).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikari edo Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

-Fiskalitate Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6155).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikari edo Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

-Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen Zergei buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6114).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikari edo Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

-Zerga Bereziei, Aseguru-sarien Zergari eta Tasei buruzko Kontu-hartzearen Bulegoko burutza.

Maila: A edo B (lanpostuaren zenbakia: 6113).

Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikari edo Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

-Antolaketa Administratiboko Unitate Administratiboaren burutza (lanpostuaren zenbakia: 7008).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikari edo Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea, edo Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun titulua izatea, edo Enpresa Zientzietako diplomadun titulua.

-Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8162).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikari edo Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

-Zuzendaritzarako Informazioaren Unitate Administratiboaren burutza (lanpostuaren zenbakia: 8278).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikari edo Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

-Identifikaziorako eta Informazio-trukeetarako Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

3.-Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8158).

Maila: A

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

  • Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa.

-Interneteko Atariaren eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8152).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko edo Publizitateko eta Harreman Publikoetako lizentziadun titulua izatea.

4. Toki Administrazioko Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1383).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

  • Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

-Toki Erakundeen Lankidetzarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5119).

Maila: A.

-Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6287).

Maila: A.

5.-Hezkuntza Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Aurrekontu eta Kontabilitate Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33918).

Maila: C edo D.

  • Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.

-Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36067).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduan ezarritako goi mailako eginkizunetan aritzeko beharrezkoa den titulua izatea.

  • Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

-Helduen Hezkuntzaren eta Lurralde Lankidetzako Programen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36879).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegokoa, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoa edo Maisu-maistren Kidegokoa izatea.

-Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36878).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Psikologiako, Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziadun titulua izatea.

-Orientazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 37604).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Psikologiako, Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziadun titulua izatea.

-Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskoletako Atzerriko Hizkuntzen Didaktikarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36035).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: unibertsitatez kanpoko irakasle kidego batekoa izatea.

-Prestakuntza Programen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 30191).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: unibertsitatez kanpoko irakasle kidego batekoa izatea.

-Hezkuntzari Aplikatutako Teknologia Berrien Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33689).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegokoa, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoa edo Maisu-maistren Kidegokoa izatea.

-Bizikidetzarako eta Balioetan Oinarritutako Hezkuntzarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36947).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegokoa, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoa edo Maisu-maistren Kidegokoa izatea.

-EGAren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 35321).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: unibertsitatez kanpoko irakasle kidego batekoa izatea. EGA titulua edo titulu baliokide bat izatea.

-Prestakuntza Lantokietan Bideratzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 35608).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegokoa, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegokoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoa edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer Maisuen Kidegokoa izatea.

  • Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua

-Euskararen gaineko Aholkularitzarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 37614).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: EGA titulua edo titulu baliokide bat izatea.

-Euskararen gaineko Ikerketa eta Itzulpenerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36877).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: EGA titulua edo titulu baliokide bat izatea.

6.-Osasun Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Ikuskapen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5373).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

  • Osasun Zuzendaritza Nagusia

-Organo Birlandaketen eta Elkarteen Koordinaziorako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5101).

Maila: B eta C.

-Irakaskuntza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5120).

Maila: A

Berariazko betebeharrak: lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua izatea.

-Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4878).

Maila: C.

  • Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

-Aldi baterako Ezintasunen Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5157).

Maila: C edo D.

7.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

  • Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

-Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7120).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: kimikari edo Industriako ingeniari titulua izatea.

-Oihanak Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4659).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Mendi ingeniari titulua izatea.

  • Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

-Landare Ekoizpenaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2271).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

-Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7146).

Maila: C.

-Lurzoru eta Klimatologia Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7148).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

-Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7149).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

-Bazka Idortzeko Laguntzen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7150).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

  • Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

-Ingurumenaren Kontroleko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6731).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

-Artxibo eta Jabetza Tituluen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7157).

Maila: B eta C.

-Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Eraldakuntzako Nekazaritza Sozietateen Erregistroko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7158).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

-Nekazaritzako Gaiak Merkaturatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4931).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako ingeniari titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

8.-Gizarte Gaietako Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Gizarte Gaien Araubide Juridiko eta Administratiboaren Ataleko burutza.

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

  • Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

-Pentsioen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8297).

Maila: B.

-Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8299).

Maila: A edo B.

  • Nafarroako Mendekotasun Agentzia

-San José Zentroko Zaintzaileen Koordinaziorako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8036).

Maila: D.

Berariazko betebeharrak: zaintzaile lanpostu baterako izendatua izatea.

-Horniduren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8306).

Maila: A edo B.

-Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8304).

Maila: B.

-El Vergel Zentroko Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5369).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: OLT/EDU titulua izatea.

  • Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Familia Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6452).

Maila: A

  • Nafarroako Kirol Institutua

-Prestakuntzako Unitate Teknikoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7422).

Maila: A edo B.

-Kudeaketa Administratiboaren eta Logistikaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8458).

Maila: B edo C.

  • Nafarroako Gazteriaren Institutua

-Zeharkako Ekintzen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7198).

Maila: B.

  • Nafarroako Berdintasunerako Institutua

-Informazio eta Programa Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5117).

Maila: B

9.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua.

  • Kultura Zuzendaritza Nagusia.

-Arkeologia Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7073).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: arkeologo lanpostu baterako izendatua izatea.

-Fondo Dokumentala Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33324).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: Liburuzaintzako erdi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

-Kultura Sustapenaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 34029).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua izatea.

  • Turismo Zuzendaritza Nagusia.

-Turismoko Produktuen Garapenerako eta Kalitaterako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7076).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: Turismoko diplomadun titulua izatea.

-Antolamendu Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7075).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua izatea.

10.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1776).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1801).

Maila: B edo C.

  • Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

-Obren III. Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5133).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua edo Herri Lanetako ingeniari teknikoarena izatea.

-Kontzesio Obren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6898).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua edo Herri Lanetako ingeniari teknikoarena izatea.

-Proiektuen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4891).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua edo Herri Lanetako ingeniari teknikoarena izatea.

-Desjabetze Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1816).

Maila: B edo C.

-Ingurumena Zaintzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1876).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua, Herri Lanetako ingeniari teknikoarena, Nekazaritzako ingeniari titulua, Biologiakoa, Ingurumen Zientzietako lizentziadun titulua edo Nekazaritzako ingeniari teknikoarena izatea.

-Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1870).

Maila: C.

-Izapide Administratiboen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5357).

Maila: C

-Espedienteen eta Ordainketen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6380).

Maila: C.

-Kontrol Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6394).

Maila: C.

  • Garraio Zuzendaritza Nagusia.

-Garraioen Plangintza eta Proiektuetarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2153).

Maila: A edo B.

-Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5111).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Garraioen Ustiapenerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2162).

Maila: A edo B.

11.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8292).

Maila: C.

-Agiritegi eta Erregistro Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8291).

Maila: C.

  • Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia.

-Hirigintzako Ikuskapen eta Diziplina Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7419).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: arkitekto titulua izatea.

12.-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua.

  • Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Laguntza Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5426).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

  • Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

-Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5872).

Maila: B edo C.

-Aldi baterako Laneko Enpresen, Elkarteen, Hauteskundeen eta Hitzarmenen Erregistrorako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4562).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

  • Enpresa Zuzendaritza Nagusia.

-Lurralde Azpiegituren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7017).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: ingeniari titulua edo ingeniari teknikoarena izatea.

-Merkataritzarako Zerbitzuen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2647).

Maila: A edo B.

  • Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5874).

Maila: B.

-Lanerako Prestakuntza Garatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8039).

Maila: A edo B.

-Aukera Berdintasunerako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6608).

Maila: B edo C.

-Ekonomia Soziala Sustatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6640).

Maila: A edo B.

-Lodosako Lurralde Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6661).

Maila: B edo C.

II. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutzen zerrenda

A) Atal Administratiboetako burutzak.

1. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-Administrazioko Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65760).

Ordainsari mota: I.

Maila: B edo C.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

2. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

-Administrazioko Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 62565).

Ordainsari mota: I.

Maila: B edo C.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

-Zerbitzu Orokorren Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 62570).

Ordainsari mota: I.

Maila: B edo C.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

3. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 62578).

Ordainsari mota: II.

Maila: C.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1).

4. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia.

-Hornikuntzen Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67511).

Ordainsari mota: III.

Maila: C.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1).

5. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

-Harrerako Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 62567).

Ordainsari mota: I.

Maila: A edo B.

Estamentua: osasun arlokoa eta osasun arlokoa ez dena.

-Hornikuntzen Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 68167).

Ordainsari mota: III.

Maila: B edo C.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

-Langileriaren Kudeaketa eta Administraziorako Atal Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 62574).

Ordainsari mota: II.

Maila: B edo C.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

B) Unitate Administratiboetako burutzak.

1. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-Administrazio Koordinaziorako Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 63996).

Ordainsari mota: II.

Maila: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

2. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Populazio Datuen Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65930).

Ordainsari mota: III.

Maila: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

-Administrazio Kudeaketaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67417).

Ordainsari mota: III.

Maila: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

-Zizur-Etxabakoizko O.O.L.T.ko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 68236).

Ordainsari mota: I.

Maila: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

-Zangozako O.O.L.T.ko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 69071).

Ordainsari mota: III.

Maila: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

3. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia.

-Biltegiko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 69100).

Ordainsari mota: E maila.

Maila: E.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.7.

-Valtierrako O.O.L.T.ko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 69073).

Ordainsari mota: III.

Maila: C edo D.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.5 (B.5.1) eta B.8.

4. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

-Lodosako O.O.L.T.ko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 69077).

Ordainsari mota: III.

Maila: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

-San Adriango O.O.L.T.ko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 69078).

Ordainsari mota: III.

Maila: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

5. Zentroa: Osasun Etxeak eta Laguntza Espezializatukoak.

-Odol Transfusiorako Zentroa Kudeatzeko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67404).

Ordainsari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

-Hitzarmenen Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65928).

Ordainsari mota: III.

Maila: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

-Erabiltzailearen Argibide eta Arazoetarako Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65927).

Ordainsari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

-Laguntza Administratiboaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67407).

Ordainsari mota: III.

Maila: C edo D.

Estamentua: osasun arlokoa ez dena.

-Arropategiaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67715).

Ordainsari mota: III.

Maila: D edo E.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa ez dena, B.7 (B.7.1 eta B.7.2) eta B.9 (B.9.1).

D) Erizaintza Unitateko burutzak.

1. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-Haurren Operazio-gelako eta Kirurgia Handi Anbulatorioko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65956).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Farmaziako Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65990).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Larrialdietako Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65973).

Ordainsari mota: I.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Ama-haurren Ospitaleko 3. solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65975).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Ospitale Orokorreko 4. solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66153).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

2. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

-Dialisiko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 61113).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

3. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Milagrosako Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66827).

Ordainsari mota: I.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Noaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66235).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Zaraitzuko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66552).

Ordainsari mota: III.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Altsasuko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66541).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

-Agoizko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66562).

Ordainsari mota: III.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

4. Zentroa: Osasun Etxeak eta Ospitalez Kanpoko Laguntza.

-Odol Transfusiorako Zentroko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66059).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitateak: osasun arlokoa, A.3 (A.3.1).

Iragarkiaren kodea: F0915220