65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1220/2009 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatzen dituena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko, eta lanpostu hutsak banatzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 27ko 1220/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu ditu Alberto Mendilazo Anaut jauna eta María Felisa Irizar Jáuregui andrea, zeladore izateko, eta honako lanpostu hutsak esleitu dizkie:

Alberto Mendilazo Anaut jaunari, 66261 lanpostu hutsa, Nafarroako Ospitaleari atxikia.

María Felisa Irizar Jáuregui andreari, 66727 lanpostu hutsa, Nafarroako Ospitaleari atxikia.

Deialdia 2008ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.

Iruñean, 2009ko apirilaren 27an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0915762