65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Ana María Martínez Mongay andrea, Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Prestakuntza Programen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ana María Martínez Mongay andrea, Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Prestakuntza Programen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 7an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0916138