65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

52/2009 FORU DEKRETUA, maiatzaren 11koa, Fernando Sesma Urzáiz jauna Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiatzaren 11ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Fernando Sesma Urzáiz jauna Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 11n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, Hezkuntzako kontseilariaren ordez (Lehendakariak maiatzaren 8an emaniko 4/2009 Foru Dekretua), José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0915675