65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Plan berezi independentea

Ablitasko Udalak, 2008ko azaroaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen plan berezi independentea hasiera batean onestea Ablitasko lurzatien berrantolamenduko 2. poligonoko 78. lurzatian turismoko kanpalekua ezartzeko, "Promociones urbanas Mendianike, S.L.'' enpresak sustaturik.

Jendaurrean egon da baina, kontuan hartuta, funtsezko aldaketak izan dituela, bidezko da berriz jendaurrean jartzea, Osoko Bilkurak 2009ko maiatzaren 11n hartutako erabakiari jarraituz.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak nahikotzat eta osotzat hartu duenez dokumentazioa, bidezko da jendaurrean jartzea, artikulu horrekin bat etorriz.

Beraz, aipatu proiektua jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; epe horretan, interesdunen eskura izanen da espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legeak zein Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak beren ondorioak izan ditzaten.

Ablitasen, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0915881