65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 13ko 2775/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2006ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 8koa.).

Elena Suescun Flamarique andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 9an emandako 691/2009 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, psikologo lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiaren ondorioz aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda onetsi zen eta deialdian eskatutako titulazio baldintzak frogatu ez zituzten izangaiak baztertu. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie errekurtsoa jarri dela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Nafarroako Jauregiko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2009ko maiatzaren 14an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0915913