65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 12an emandako 447/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan LZAko mediku izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2008ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa).

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 78/2009 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuko mediku izateko, lanpostu hutsak banatu ziren eta proposaturiko bi izangai ezin izendatu zirela adierazi zen (2009ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 30ekoa). Horren kontra, Rebeca Labeaga Sierra andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, eta horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2009ko maiatzaren 14an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0915912