65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan 2009ko maiatzaren 7ko 10:00etan aurkeztu direla ''Asociación del Personal Administrativo de Centros de Salud de Navarra (APACSNA)'' lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten entitateak biltzen ditu.

Osaera aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Carlos Urzainqui Nicolás jauna eta Nieves Tolosana Bazán andrea.

Hori guztia aditzera ematen da interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek horri buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 4an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0915781