65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

51/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, doako bisitetarako eta deskontuetarako 2009ko laguntzen deialdia onesten duena.

Sektore ekonomiko guztiek oro har pairatzen duten gaur egungo atzeraldiak turismo sektorea ere jotzen du. Horrek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua behartu du ohiz kanpoko neurri batzuk planifikatzera, "Nafarroa, bizitzeko moduak" kanpainiaren barruan. Apeu gisa "Nafarroak dohainik hartzen zaitu" eslogana ibiliko du. Neurri horien funtsezko helburua Nafarroako turismo sektorea bultzatu eta balizko turistak erakartzea da, destino gisa Nafarroa aukera dezaten, abagune bereziki ahul batean lojamenduko, jatetxeetako, jardueretako eta abarretako kontsumoa sustatuz.

Kanpaina horrekin Nafarroa bisitatu eta bertan lo egiten duten turistek Nafarroako turismo eta kultura zentro eta ekipamendu gehienetarako doako sarrerak edo turismo jardueretarako deskontuak gozatuko dituzte. Zehazki, neurriaren funtsa hauxe da: ostalariek edo arauturiko lojamenduen titularrek berek baldintza batzuk betetzen dituzten bezeroei bono batzuk emanen dizkiete, jarduera edo azpiegitura enpresetan eta turismo ekipamenduetan aurkezten direnean doakotasunak edo deskontuak eskaintzen dituzten koska edo hegal batzuk edukiko dituztenak. Enpresa eta ekipamendu horiek bono edo bono-koska tolesgarriak ordainketa gisa onartuko dituzte eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dituzte, horrek konpentsa ditzan.

Nafarroako Gobernuak, krisiaren kontra sustatzen ari den neurrien esparruan, 2009ko maiatzaren 11ko Erabakiaren bidez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari baimena eman zion aurreko lerroetan aipatzen den deialdia banakako ebaluazio araubidean tramitatzeko.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren 2.2) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.-Turismo jardueretako doako bisitetarako eta deskontuetarako 2009. urteko laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

2.-Deialdi honi aurka egiteko gastua baimentzea, 1.250.000,00 euro gehienez ere, 2009rako gastu aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Doako bisitak eta deskontuak turismo jardueretan" izeneko A10001 A1100 4809 432300 kontusailaren kargura.

3.-Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Deialdi honen eta beronen oinarrien aurka, espedienteko interesdunek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa egin dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Halaber, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin daiteke aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epean."

Foru agindu hau Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasun Departamentuak departamentu hartan duen kontu-hartzailetza delegatuari jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 20an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

TURISMO JARDUERETARAKO DOAKO BISITETARAKO ETA DESKONTUETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, 2009RAKO

1. Xedea

Oinarri arautzaileen xedea balizko turistak erakartzea da, destino gisa Nafarroa aukera dezaten, eta Nafarroako turismo sektorea sustatu eta dinamizatzea.

2. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak

Kanpainaren funtsa bonoak banatzea da, kanpainan izena eman duten establezimendu eta azpiegituretan egin beharreko bisita eta/edo jardueren preziotik kendu beharreko gehieneko balioa adieraziko dutenak. Nafarroan kanpainari atxikiriko Nafarroako lojamendu establezimenduek bertan gaua ematen duten bisitari eta turistei emanen dizkiete, baldintza hauei jarraituz:

a).-Banakako bezeroak edo taldeak, gutxienez 2 gau ematen dituztenak*: bi gauean behin bono bana emanen da (helduen bonoak 12 urtetatik aurrera eta haurrenak 11 urte bitarte, hori barne). Horrek bide emanen du doako 4 bisita eta 2 deskontu izateko, ezin metatu diren jardueretan. Haietariko bakoitzak 6 euro balioko du gehienez. Gehienez ere 3na bono banatzen ahalko dira.

-Bi gau establezimendu berean ematen ez dituzten bezeroen kasuan, bigarren lojamenduak dagokion bonoa ematen ahalko du, baina lehen establezimenduko faktura zigilatu beharko du eta haren kopia bat egin, berearekin batera, emaniko bonoaren jatorrizko agiriari gehitzeko.

b).-30 pertsonako edo gehiagoko talde antolatuak, hoteletan gau bat ematen dutenak: 30 pertsonako talde bono bat emanen zaio antolatzaileari, bisita eta/edo jarduera baterako gehienez ere 150 euro balioko duena.

3. Onuradunak eta kanpainarekiko atxikipena.

Turismo aktibo eta kulturaleko enpresak eta nafar hartzailea lantzen duten eta deialdi hau argitaratzean Nafarroako Turismo erregistroan behar bezala inskribaturik dauden bidaia agentziak izaten ahalko dira neurri horren onuradunak, baita publikoari prezio baten bidez irekirik egon ohi diren turismo eta kultura arloko azpiegitura guztien kudeatzaileak ere, espresuki kanpaina honi badatxezkio.

Turismo aktibo eta kulturaleko enpresen, bidaia agentzien eta turismo eta kultura arloko azpiegituren kudeatzaileen atxikipen eskaerak behar bezala beteriko inprimaki baten bidez aurkeztuko dira. Inprimaki horrek I. eranskineko datuak bilduko ditu gutxienez. Inprimaki hori http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ web orritik jaisten ahal da (1. inprimakia: enpresaren atxikipen eskaera). Inprimakiarekin batera, eskatzailearen NAN/IFZ aurkeztuko da.

Atxikipen eskaerak zuzenean Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentura igorriko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik eta gehienez ere 7 egun naturaleko epean.

Eskaera horiek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentukoa ez beste erregistro batean aurkezten badira, eskaera inprimaki erregistratuaren kopia eskaneatua mcuelier@navarra.es edo mirigoye@navarra.es helbide elektronikoetara, posta elektronikoaren bidez, edo 848 424711 fax zenbakira igorri beharko da.

Atxikipenaren onarpena berretsi ondoren, http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ web orrian argitaratuko baita, deialdia argitaratzen denetik 17 egun gutxi gorabehera pasatzen direnean, establezimenduek beren afixa bereizgarria jasotzen ahalko dute turismo bulego hurbilenean.

Horiek denek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Neurriari atxikitzeko inprimakiko erantzukizuneko aitorpenaren bidez egiaztatuko da.

4. Entitate laguntzaileak eta kanpainarekiko atxikipena.

Entitate laguntzaileak kanpainari atxikiriko lojamendu establezimenduak dira, deialdi hau argitaratzen den egunean, Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala inskribaturik badaude eta espresuki konpromisoa hartzen badute beren bezeroen artean bonoak banatzeko, deialdi honetan aipatzen diren betebeharrekin bat.

Turismo lojamenduei atxikitzeko eskaerak inprimaki batean eginen dira. Gutxienez ere, II. eranskineko datuak bilduko ditu. Inprimaki hori http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ web orritik jaisten ahal da (2. inprimakia: lojamenduen banakako atxikipenaren eskaera).

Turismo lojamenduen atxikipen eskaerak, elkarturik egon edo ez, deialdi honen III. eranskinean aipatzen den enpresa elkarte edo turismo partzuergoren baten bidez eginen dira, gehienez ere 7 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elkarteak eta partzuergoak arduratuko dira Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan lojamendu establezimenduak entitate laguntzailetzat jotzeko eskaerak aurkezten eta erregistratzen (paperean eta formatu digitalean), establezimenduei atxikitzeko emaniko epea bukatu eta gehienez ere 3 eguneko epean. Gauzatu eta horretarako prestaturiko eskaera inprimakia, IV. eranskineko datuak bildu beharko dituena, http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ web orritik jaisten ahal da (III. inprimakia: lojamenduen eskaera partekatua) eta inprimaki horri atxikien zerrenda erantsiko zaio.

Eskaera horiek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentukoa ez beste erregistro batean aurkezten badira, eskaera inprimaki erregistratuaren kopia eskaneatua mcuelier@navarra.es edo mirigoye@navarra.es helbide elektronikoetara, posta elektronikoaren bidez, edo 848 424711 fax zenbakira igorri beharko da.

Atxikiriko establezimenduek dagozkien kanpainako bonoak eta kanpainako afixa bereizgarria zer elkarte edo partzuergoren bidez atxiki zitzaizkion eta horrexen egoitzan biltzen ahalko dituzte, deialdia argitaratzen denetik 18 egun pasatzen direnean, eta hark indarra hartu baino lehen egin beharko dute.

Horiek denek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Neurriari atxikitzeko inprimakiko erantzukizuneko aitorpenaren bidez egiaztatuko da.

5. Bono banaketa lojamendu establezimenduen artean.

Bonoak gauen, establezimendu motaren, atxikiriko establezimenduen kopuruaren eta plazen arabera banatuko dira, proportzio honi jarraituz: %55 hoteletarako, %20 landetxe eta aterpetxe turistikoetarako, %20 turismo kanpalekuetarako eta %5 turismo apartamentuetarako.

Bonoak bi txandatan eman eta banatuko dira. Lehenbizi, gehienez ere 800.000,00 euroko bonoak emanen dira (18.888 banakako bono eta 800 bono taldeendako, alegia, aurrekontuaren %64). Bigarren txandan, banakako eta taldeendako bonoen edizioa eta banaketa programaren beharretara egokitzen ahalko da, betiere kanpainaren aurrekontuaren muga kontuan hartuz.

6. Neurriaren erreferentzia aldia.

Kanpaina deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun pasata hasi eta 2009ko abenduaren 31n edo aurrekontuko dirua agortzen denean bukatuko da.

Neurri honen ondorio guztietarako, bono banaketari eta jarduera gauzamenari dagokienez, Iruñerriko udalerrietako (Iruña, Barañain, Burlata, Atarrabia, Mutiloagoiti, Mutiloabeiti, Uharte, Olatz, Antsoain, Berriozar, Zizur Txikia, Zizur Nagusia, Noain, Imarkoain eta Beriain) lojamendu establezimendu eta jarduera guztietarako, uztailaren 6tik 14ra bitarteko aldia eta Nafarroa osoko turismo kanpamenduak baztertuko dira.

7. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen konpromisoei eusteko aurrekontuko gehieneko zuzkidura 1.250.000,00 eurokoa da, 2009ko ekitaldiko gastu aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Doako bisitak eta deskontuak turismo jardueretan" izeneko A10001 A1100 4809 432300 kontu-sailaren kargura.

8. Jarduteko prozedura.

Turismo Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak, gehienez ere 7 egun naturaleko epean, elkarteek eta/edo partzuergoek lojamendu establezimendu laguntzaileen atxikipenak eta turismo enpresa eta azpiegiturak erregistratzeko mugaegunetik hasita, erabakiko du zer establezimenduk betetzen dituzten onuradun edo entitate laguntzaile izateko ezarririko baldintzak eta informazio hori http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ web orrian argitaratuko du.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak dagozkien banakako bono guztien %64 emanen dizkio turismo elkarte eta/edo partzuergo guztiei, lojamendu establezimenduen kopurua eta bakoitzaren bidez parte hartzen duten plaza finko ofizialak kontuan hartuz. Taldeen bonoei dagokienez, 30 plazako edo hortik gorako gaitasuna duten lojamendu establezimenduetarako erreserbatu eta berdin banatuko dira.

Beraz, deialdia argitaratzen denetik 17 egun iraganik, elkarteek eta partzuergoek beren egoitzan dagozkien bonoak hartuko dituzte eta bakoitzaren bidez atxikiriko lojamenduen artean banatu beharko dituzte, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak eginiko banaketaren arabera. Kanpainako afixa bereizgarriak ere hartuko dituzte.

Gainerako bonoak atxikiriko lojamendu establezimenduek agortu direla jakinarazi eta http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ web orritik jaitsi beharreko inprimakiaren arabera bonoak eman zaizkien pertsonen zerrenda aurkeztu ahala banatuko dira (IV. inprimakia: banaturiko bonoen adierazpena).

Lojamenduak, beren bezeroen erreserbek deialdi honetako 2. oinarrian ezarririko baldintzak betetzen dituztenean, kasuan kasuko bonoak ematen ahalko dituzte. Lojamenduak behar bezala beteko du bonoa, bere datuekin eta bezeroarenarekin, eta, bonoaren jatorrizkoarekin batera, egonaldia bukatzean emaniko faktura gordeko du, gutxienez ere urtebetez, Turismoak ikuskatu ahal dezan (fakturan bezero batzuk aipatzen badira, harekin batera, emaniko bono guztien jatorrizkoa gorde beharko du).

Kanpainari atxikiriko turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresek eta turismo azpiegiturek, bono horiek aurkezten zaizkienean, bisitari dagokion gordekina (hegal tolesgarria) gorde beharko dute, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztu ahal izateko, diru-laguntza eskatu ahal izateko.

9. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa, eman eta pagatzeko eskaera aurkezteko epeak eta espedientearen tramitazioa.

9. a) Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa.

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa turismo enpresak edo turismo azpiegiturak atxikipena egitean aldez aurretik adierazi duen prezioarekin bat etorriko da. Behin ere ez ditu banako bonoen hegaletan edo taldearen bonoan ezarririko gehienekoak gaindituko.

9. b) Aurkezteko epeak eta espedientearen tramitazioa.

Programari atxikiriko enpresa eta azpiegiturek zuzenean Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan diru-laguntzaren eskaera aurkeztu beharko dute, http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ orriko ereduaren arabera (V. inprimakia: diru-laguntzaren eskaera), non buruturiko jardueren laburpena zehaztuko baita. Diru-laguntzaren eskaera Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko erregistroan aurkezten ahalko da, Iruñeko Navarrería kaleko 39an, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.3 artikuluan aipatzen den edozein erregistrotan. Betiere, Kultura eta Turismo Departamentukoa ez beste erregistro batean aurkezten bada, erregistraturiko eskaeraren kopia mcuelier@navarra.es edo mirigoye@navarra.es helbidera, posta elektronikoaren bidez, edo 848 424711 faxera igorri beharko da.

Diru-laguntzaren eskaera hilabete bakoitzaren lehen bost egunetan aurkeztu beharko da eta aurreko hilabete(et)an onarturiko bonoak bilduko ditu.

Konpentsazioaren eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

-Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea (lehen konpentsazio eskaerarekin batera bakarrik).

-Gordekinak (bonoen hegalak), buruturiko bisita edo jardueren zerrenda gehituko zaizkionak.

Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak eskaerak aztertuko ditu eta, aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago, interesdunari eskatuko dio akatsak zuzen ditzala, errekerimendua jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean; horrekin batera, adieraziko zaio horrela egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

Eskaerak azterturik, kudeaketa organoak kasuan kasuko diru-laguntzaren zenbatekoak zehaztuko ditu eta Turismo Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak ebazpen proposamena igorriko du, Turismo zuzendari nagusiak emateari eta ordaintzeari buruzko ebazpena eman dezan.

Ebazpena eman eta Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratzeko epea 3 hilabetekoa izanen da, gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori betetzen bada argitaratu gabe, eskaera ez dela onartu ulertuko da.

10. Publizitatea.

Establezimendu laguntzaile eta onuradunen zerrenda eta laguntzen kontzesioa eta ordainketa Nafarroako Gobernuaren http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ helbide elektronikoan argitaratuko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroren 9ko 11/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat.

11. Diru-laguntzen jarraipena eta kontrola.

Vianako Printzea Erakudea-Kultura eta Turismo Departamentuak deialdi honen babesean emandako diru-laguntzen jarraipen eta kontrol jarduketak eginen ditu, onuradunek eta entitate laguntzaileek deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten egiaztatzeko.

12. Laguntzen bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek edo beste administrazio publikoek xede eta helburu bererako ematen ahal duten beste edozein laguntzarekin.

13. Diru-laguntzak emateko irizpideak.

Deialdiko diru-laguntzak banakako ebaluazioko araubidearen bidez emanen dira. Espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkeztu ziren ordenari jarraikiz eta aurrekontuan horretarako dirua den bitartean.

14. Lojamendu establezimenduen eta onuradunen eginbeharrak.

Lojamendu establezimenduek eta onuradunek eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Lojamendu establezimenduek:

a.1) Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari abuztuaren 31 baino lehen eta kanpaina bukatzean banaturiko bonoen zerrenda jakinaraztea.

a.2) Bonoak deialdi honetan xedaturikoarekin bat banatu direla egiaztatzen laguntzea.

a.3) Laguntzaren xede den jarduerari buruzko informazio mota orotan adieraztea Nafarroako Gobernuak diru-laguntza eman diola eta toki ikusgarri batean horretarako eginen den kanpainako afixa bereizgarria paratzea.

b) Onuradunak:

b.1) Gastuak benetan egin direla eta hartutako konpromisoak bete direla egiaztatzeko erraztasunak ematea.

b.2) Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari jakinaraztea kontzeptu horretarako beste diru-laguntzarik eskatu eta lortu ote den.

b.3) Laguntzaren xede den jarduerari buruzko informazio mota orotan adieraztea Nafarroako Gobernuak diru-laguntza eman diola eta toki ikusgarri batean horretarako eginen den kanpainako afixa bereizgarria paratzea.

b.4) Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako gainerako betebeharrak.

15. Laguntzak deuseztatzea, arau-hausteak eta zehapenak.

14. oinarrian aipatutako betebeharrak ez betetzeak, onuradunak ematen dituen datu edo informazioetan egindako iruzur edo nahasteak izateak, laguntzak eman eta ordaintzeko funtsezkoak izan diren egintza edo gorabeherak egiaztatzeko lanak oztopatzeak eta ezkutatzeak beraiekin ekarriko dute emandako onurak ezeztatzea eta, bidezko bada, eskuratutakoak itzuli beharra eta berandutza interesak ordainarazi ahal izatea. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako kasuetan ere bidezko izanen da jasotako laguntzak itzuli behar izatea, eta foru lege horretan adierazitako ondorioak sortuko dira.

16. Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, eta deialdiaren berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka, berriz, gora jotzeko errekurtsoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko Departamentuko kontseilariari zuzendua. Errekurtso horiek jartzeko epea hilabetekoa izanen da, errekurritutako egintza argitaratu eta biharamunetik hasita.

ERANSKINAK

I. ERANSKINA

Jarduera eta azpiegitura enpresak. Atxikipen eskaera.

1.-Eskatzailearen datuak (establezimendu edo enpresaren titularrarenak eta/edo kudeatzailearenak).

2.-Establezimendu edo enpresaren datuak.

3.-Kanpainarako eskainitako jarduerak eta haien prezioak.

4.-Adierazpena, onuradun izateko baldintzak betetzen dituela dioena.

5.-Aurkeztu beharreko agiriak. Titular edo kudeatzaile eskatzailearen NANa.

II. ERANSKINA

Lojamendu establezimenduek. Atxikipen eskaera.

1.-Eskatzailearen datuak (establezimendu edo enpresaren titularrarenak).

2.-Establezimenduaren datuak.

3.-Lojamendu unitateen eta plazen kopuruaren adierazpena.

4.-Adierazpena, establezimendu laguntzaile izateko baldintzak betetzen dituela dioena.

5.-Konpromisoaren adierazpena.

6.-Aurkeztu beharreko agiriak. Titular edo kudeatzaile eskatzailaren NANa.

III. ERANSKINA

Enpresa elkarte laguntzaileen zerrenda

PARTZUERGOA/ELKARTEA

ARDURADUNA

HELBIDEA

HERRIA

TELEFONOA

FAXA

E-MAIL

Nafarroako Nekazaritza Turismoaren Elkartea. Abelore

Aina

Félix Huarte 5, 1.a B

(ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:30 arte eta 16:00etatik 19:00ak arte eta ostiraletan 8:00etatik 15:00ak arte)

Iruña

948176774

948273740

info@agroturismosnavarra.com

Erronkaribarko Landetxeen eta Landa Apartamentuen Elkartea

Eneko

María Angeles

Bormapea

Izaba

680217787

info@roncal-salazar.com

Cederna-Garalur elkartea

Nahikari Edurne

Ana

Berriobide 40, 001 bulegoa

Antsoain

948207060

948207058

948211051

nuriarte@cederna.es

aecheverria@cederna.es

Nafarroako Nekazaritza Turismoaren Elkartea, Agroturana

María

San Fermín 32 behea

Iruña

948151550

948231441

m.bezunartea@uagn.es

Bide Lagun-Sakanako Landa Lojamenduen Elkartea

Fernando

Edronekoa landetxea

Unanu Ergoiena

948460615

casaedronekoa@gmail.com

Bide Lagun-Sakanako Landa Lojamenduen Elkartea

Izaskun

Baltegi landetxea

Irañeta

649234549

baltegi@sakanerria.com

Hiruak Bat Landetxeen Elkartea

Laura

Bertizko Landa Turismoaren Zentroa

Oieregi

948592323

948592275

info@baztan-bidasoa.com

Orreaga Landetxeen Elkartea

Luismi

San Andrés 23

Hiriberri Artzibar

948790376

info@orreaga.net

Ultzama Garapen Turismorako Elkartea

Edurne

Jesús

Oit. Kuartelanea. San Simón 36

Lizaso

948305300

948305300

garrapo@garrapo.com

Nafarroako Landa Hotelen Elkartea

Iñaki

Úrsula

Javier

Larrabide 15 bajo

Iruña

948176005

948292114

info@hotelesruralesnavarra.es

Erronkaribarko Landa Turismoaren Zerbitzu eta Jardueren Elkartea

María Angeles

680217787

info@roncal-salazar.com

Nafarroako Ostalaritzaren Elkartea

Leyre

Candi

Pedro I, 1, 1.a (ordutegia: 8:30etik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:30 arte)

Iruña

948268412

948172756

inapal@hostelerianavarra.com

candi@hostelerianavarra.com

Irunaldea-Comarca de Pamplona Elkartea

Koldo

Jauregiko plaza 3

Aranguren

948339001

645553728

reservas@casaruraljauregi.com

Tierras de Iranzu Turismo Elkartea

Charo

Deierriko Udala

Aritzala

948542174

646185264

948542068

info@tierrasdeiranzu.com

Zona Media Turismo Elkartea

Javier

Plaza de los Teobaldos 10

Erriberri

948741703

948741703

oit.olite@navarra.es

Erronkaribarko Garapen Turistikoaren Partzuergoa

Roberto

615246708

consorcio@valleroncal.es

Zona Media Garapen Partzuergoa

Amaia

Maria

Rua Romana 5

Erriberri

948740739

consorcio@navarramedia.org

Eder Partzuergoa

Sonia Arz Sola

Yehuda Ha Levi zk.g.

Tutera

948 847356

948847398

comunicación@consorcioeder.es

Bertizko Turismo Partzuergoa

Izaskun Estibalitz

Bertizko Landa Turismoaren Zentroa

Oieregi

948592323

948592275

bertiz@consorciobertiz.org

Estellerriko Turismo Partzuergoa

Marian

Garbiñe

Antso Azkarra, 6

Lizarra

948546503

948554439

testur@montejurra.com

Nafarroako Pirinioko Turismo Partzuergoa

Maite

Fermín

Aezkoako Etxea

Aribe

948764326

948764320

948764320

info@pirineonavarro.com

ferminctpirineo@terra.es

Plazaola Turismo Partzuergoa

Maitena

Plazaola geltokia

Lekunberri

948507205

948507333

plazaola@plazaola.org

Nafarroako Ostalaritzako Enpresa txikien elkartea

Marisol/Beatriz

Juan de Labrit kalea, 27 behea

Iruñea

948223101

948212070

marisolcasado@anapeh.com

Asociación de Albergues de Navarra/Nafarroako aterpetxeen elkartea

Marisol/Beatriz

Juan de Labrit kalea, 27 behea

Iruñea

948223101

948212070

marisolcasado@anapeh.com

Asociación para el Desarrollo de Valdorba/Orbaibarrako Garapenerako Elkartea

Esther/Mª Pilar

Mayor, 9

Orisoain

948720500

948720500

info@valdorba.org

IV. ERANSKINA

Enpresa elkarte eta partzuergo laguntzaileak. -Atxikipen eskaera partekatua

1.-Elkarte edo partzuergoaren datuak

2.-Ordezkariaren datuak, behar badira

3.-Establezimenduen eta bakoitzak ordezkatzen dituen plazen zerrenda

4.-Aurkeztu beharreko agiriak. Lojamenduen banakako eskaeren kopia

Iragarkiaren kodea: F0916227