65. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2009 FORU DEKRETUA, maiatzaren 11koa, Maximino Gómez Serrano jauna, Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiatzaren 11ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Maximino Gómez Serrano jauna, Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 11n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, Hezkuntzako kontseilariaren ordez (Lehendakariak maiatzaren 8an emaniko 4/2009 Foru Dekretua), José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0915674