63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 27ko 1202/2009 Ebazpenaren bitartez onetsia. Honen bidez bete nahi dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 73 lanpostu huts, lekualdatze lehiaketa bidez. Lanpostu horietatik 15 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 27an emandako 1202/2009 Ebazpenaren bidez onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 73 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostu horietatik 15 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.

Lehiaketa hau arau hauek arautuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, hura garatu eta betearazteko asmoz azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez lanpostuak betetzeko onetsiriko Erregelamendua (martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuak aldatua), Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abuztuaren 12an merezimenduen baremoei buruz emaniko 130/1998 Foru Agindua, aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdiaren honako oinarri hauek.

1.-Xedea.

Aditzera ematen da administrari laguntzaile izateko 73 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin dela. Lanpostu hutsak jarraian zerrendatzen dira:

-Zazpi , Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan:

  • 4, Barne Zuzendaritza Nagusian: 1 Iruñean aritzeko. Zenbakia: 1417, eta 3 Cordovillan aritzeko. Zenbakiak: 7252, 7253 eta 7925.
  • 1, Justizia Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 4820.
  • 2, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 873 eta 1054.

-Bat, Nafarroako Administrazio Publikoan, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 878.

-Bat, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Immigraziorako Bulegoan, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 68472.

-Bi, Nafarroako Zerga Ogasunean, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 1048 eta 7952.

-Sei, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan:

  • 2, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 4210 eta 5527.
  • 2, Idazkaritza Tekniko Nagusian:
  • 1, Auritzen aritzeko. Zenbakia: 5449. B motako ibilgailuak gidatzeko baimenarekin.
  • 1, Donezteben aritzeko. Zenbakia: 5457. B motako ibilgailuak gidatzeko baimenarekin.
  • 1, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 5502.
  • 1, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 8316.

-Hogeita hamahiru, Hezkuntza Departamentuan:

  • 1, Berriozarko "Mendialdea" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 30344. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila, partekaturik.
  • 1, Agoizko Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Zenbakia: 36112. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila.
  • 1, Alesbesko "El Castellar" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38060. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Andosillako "Virgen de la Cerca" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38063. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Elizondoko ''San Francisco" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38062. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila.
  • 1, Caparrosoko "Virgen del Soto" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38067. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 2, Iruñeko "Pedro de Ursua" bigarren hezkuntzako institutuan. Zenbakiak: 38055 eta 38056. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila.
  • 1, Ablitasko "San Babil" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38068. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Berriozarko Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Zenbakia: 38058. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila. Partekaturik.
  • 1, Milagroko "Nuestra Señora del Patrocinio" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38061. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Iruñeko "García Galdeano" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38070. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Mutiloabeitiko "San Pedro" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38065. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Martzillako "San Bartolomé" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38064. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Orkoiengo "San Miguel" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38059. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38052.
  • 1, Funesko "Elías Teres" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38072. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Faltzesko "Doña Álvara Álvarez" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38069. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 1, Zizur Nagusiko "Camino de Santiago" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38053.
  • 1, Iruñeko "Mendillorri" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38054.
  • 1, Leitzako "Erleta" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38071. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila.
  • 1, Lekunberriko "Ibarberri" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 38066. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila.
  • 1, Iruñeko "Sanduzelai" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 36115. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila.
  • 1, Iruñeko "Víctor Pradera" ikastetxe publikoan. Zenbakia: 37453. Lan araubidekoa. Lanaldi partzialeko kontratua.
  • 2, Iruñeko "Donapea" LHIn. Zenbakiak: 30215 eta 35010.
  • 1, Zizur Nagusiko "Zizur" bigarren hezkuntzako institutuan. Zenbakia: 38057. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila.
  • 2, Idazkaritza Tekniko Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 32759 eta 35610.
  • 2, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 30827 eta 36579.
  • 2, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 38028 eta 38051.

-Bi, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuan. Zenbakiak: 35972 eta 36003. Euskararen ezagutza. 3. jakite maila.

-Bat, Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 68358.

-Lau, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan:

  • 1, Herri Lan Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 1820.
  • 2, Garraio Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 2152 eta 8312.
  • 1, Idazkaritza Tekniko Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 7273.

-Bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, Lizarran aritzeko. Zenbakia: 6255.

-Zazpi, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan:

  • 1, Idazkaritza Tekniko Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 8321.
  • 4, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 2742, 8345, 8346 eta 8347.
  • 2, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 6585 eta 8315.

-Sei, Nafarroako Mendekotasun Agentzian, Iruñean aritzeko. Zenbakiak: 8341, 8342, 8343, 8344, 8349 eta 3108, azken hau "El Vergel" zahar etxeari atxikia.

-Bat, Nafarroako Gazteriaren Institutuan, Altsasun aritzeko. Zenbakia: 4985.

-1, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Zenbakia: 8451.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketan beteko diren lanpostuak hauek izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopurua handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze lehiaketetan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko "iraungitzeko" lanpostuak baldin badira.

2.4. Izangai batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

2.5. Deialdiaren 10. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko egintzan, deialdiko lanpostu horien ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira, hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sarturiko aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.6. Halaber, lanpostu horiek deialditik kanpo uzten ahalko dira, honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesuei loturik egoteagatik, burutza utzi duten funtzionarioei edo jardunera itzuli direnei esleitu izanagatik, edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

3.-Baldintzak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, lehiatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) D maila edo taldekoa izatea.

c) Administrari laguntzaile, koordinazioko operadore laguntzaile, bulegoko laguntzaile, takimekanografo, mendizain laguntzaile, kodetze laguntzaile, perforista edo ogasuneko laguntzaile edo horien pareko lanpostu baterako izendaturik egotea eta, transferitutako funtzionarioen kasuan, Estatuko Administrazioaren Laguntzaileen Kidego Orokorrekoa edo Administrari Laguntzaileen beste kidego edo eskala batekoa izatea.

Koordinazioko operadore laguntzaileek maiatzaren 4ko 150/1998 Foru Dekretuan, lanpostu horretan aldez aurreko zerbitzu emateaz ezarritako betekizuna bete beharko dute.

d) Euskararen ezagutza betebeharra duen lanpostua eskuratu gogo denean, euskararen gaitasun agiria edukitzea, hizkuntza eskola ofizial batek luzatua edo ofizialki onartutako erakunde batek luzatutako agiri baliokide bat, 3. edo 2. jakite maila duenean; edo hizkuntza eskola ofizialeko 4. maila gainditua izatea edo 1. jakite maila duten lanpostuetan Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan 9. urratsa gainditua izatea; edo aski den hizkuntz maila frogatzeko proba bat gainditzea.

e) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, betebehar hori duen lanpostua eskuratu gogo denean.

f) Ingelesez ahoz eta idatziz jakiteari buruzko proba berariazkoa gainditzea, baldintza hori duen lanpostu bat aukeratu nahi izanez gero. Horretarako, interesdunek proba egin nahi dutela adierazi beharko dute eskabidean.

3.2. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiaren baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berarekin dakar zerbitzuko zuzendari izateari edo atal nahiz bulegoburu edo horiei parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.3. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.4. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketan.

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

5.-Eskaera aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

5.2. Eskabideak deialdiko eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira eta, horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Internet bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta bai aipu honetatik abiatuta: "Zerbitzuen Katalogoa", "Enplegu publikoa".

5.3. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, salbu eta administrazio publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Ingelesez ahoz eta idatziz jakiteari buruzko proba berariazkoa egin nahi dutenek, eskabidean adierazi beharko dute.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala zerrendatuak, alegatu eta frogatuko dituzte baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

b) Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hizkuntza eskola ofizialeko 4. maila gainditua izatearena edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan 9. urratsa gainditua izatearena, euskararen ezagutza betebeharra duen lanpostua eskuratu gogo denean. Euskarazko nahikotasun proba egin nahi dutenek eskabidean adierazi beharko dute.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua, betebehar hori duen lanpostua eskuratu gogo denean.

5.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

6.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

-Epaimahaiko burua: Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: José Antonio Goicoechea jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Ataleko burua.

-Kideak:

1. Langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

2. Esther Castillo Noain andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako administraria, idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: María Eugenia Osácar Olaiz andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako administraria.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aurreikusitako abstentzioaren zergatirako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiaren 5.3 oinarrian xedatuakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabiliz. Salbuespen bakarra administrazio publikoetan egindako zerbitzuak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.

8.2. Alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzeko baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Lehiatzaileen puntuazioan berdinketarik izaten bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena eman dezan, hala behar izanez gero.

10.-Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Lehiatzaileek lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte lanpostu hutsak; horretarako, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ekitaldi baterako dei eginen du.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deialdia Nafarroako Gobernuko iragarki oholean paratuko den idazkiaren bidez eginen da, bai eta Interneten bidez ere, helbide honetan: www.navarra.es, "Zerbitzuen Katalogoa", "Enplegu publikoa" izeneko atalean, deialdiari buruzko oharrean.

Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, izangaiak zein zuzendaritza nagusiri, erakunde autonomori edo zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen beheragoko zein unitate organikori atxikirik dauden, ezin izanen dituzte horietako lanpostu hutsak hautatu, salbu eta udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialeko araubidea aldatzen bada, erregelamendu horren 8.3 artikuluaren b), c) eta d) ataletan xedatu bezala.

10.2. Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die lehiatzaileei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

11.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.-Aurkeztutako agiriak.

12.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta, beraz, horretarako eskubidea galdu eta agiriak suntsitu eginen dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren eta oinarrien kontra eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko apirilaren 27an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, .................................... izateko ... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ...(e)ko ....zk.ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .....................aren ...(e)an.

1.-Norberaren datuak:

Deiturak eta izena:

Jaiotze eguna eta tokia: ....................... NANa:

Helbidea: ......................................... p.k.:

Etxeko telefonoa: ................. Lantokiko telefonoa:

Sakelako telefonoa: ....................... Helbide elektronikoa:

2.-Administrazio datuak:

a) Adierazi bidezkoa dena:

  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa.
  • Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako estatutupeko langilea.
  • Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratudun finkoa.
  • Nafarroako Parlamentuko langile finkoa.

b) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko aukera ematen didan lanpostua:

c) Lanpostu horretan zein administrazio egoeratan zauden adierazi:

  • Jardunean.
  • Zerbitzu berezietan.
  • Nahitaezko eszedentzian.
  • Eszedentzia berezian.
  • Borondatezko eszedentzian.

d) Zein departamentu edo erakunde autonomori eta zein zerbitzuri atxikirik zauden:

e) ? Behean adierazten den egunean burutza bat betetzen ari naiz.

3.-Nik, sinatzaileak, adierazten dut eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

4.-Eskabidearekin batera, deialdian parte ahrtzeko eskatutako agiriak, .......(e)tik ........... (e)ra numeratutakoak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz ordenatua.

5.-?Adierazten dut euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi dudala*.

6.-?Adierazten dut ingeles maila frogatzeko proba egin nahi
dudala*.

7.-?Zamak erabiltzea eskatzen duten lanpostuetan aritzeko gaitasunari buruzko azterketa medikoa egin nahi dut (*).

Horrenbestez,

Eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

* Deialdian aurreikusita dagoenean bakarrik.

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki banatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2.-Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen.

3.-Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

-Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

-Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 2,20 puntu gehienez, plantilla organikoan euskaraz jakitea nahitaezkotzat hartu ez bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 2,10 puntu gehienez, plantilla organikoaren arabera lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu baldin bada.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazi den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da eta, euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahalko dira; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahalko zaion gehieneko balorazioaren bosten bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0915318