II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ZUBIETA
Hasierako onespena xehetasun azterlanari, UB-11 unitateari dagokiona
2009ko martxoaren 27an, Zubietako Udalak egin zuen Osoko Bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho-batez:
1.-Hasiera batez onestea Amaia Mariezcurrena eta David Juanicorenak sustaturiko xehetasun azterlana, UB-11 unitatea aldatzeko.
2.-Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.
Zubietan, 2009ko apirilaren 20an.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.
Iragarkiaren kodea: L0914828