II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TEBAS
Tebasko Kontzejuaren soberako lurzatien
kalifikazio juridikoaren aldaketa
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2009ko apirilaren 21ean egin bilkura arruntean, honako hau erabaki du, udalbatzako kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoa zuela:
Ikusirik 6/1990 Foru Legearen 102.1 eta 103.1 artikuluetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 10 eta 12. artikuluetan ezarritakoa.
1. Tebasko Kontzejuaren soberako lurzatien jatorrizko kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea onestea, Tebasko katastroko 64, 495, 499, 498. lurzatiei eta 88.aren ondoko kale kantoiari dagokiena, guztiak ere 1. poligonokoak. Orobat, espediente hori tramitatzen hastea erabaki zuen.
2. Iragarkiak argitaratzea Kontzejuaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta hilabeteko jendaurreko epea irekitzea azken argitalpen horretatik hasita, interesdunek alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tebasen, 2009ko apirilaren 21ean.-Kontzejuko burua, Francisco Rodríguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0914784