II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TEBAS
Tebasko Kontzejuaren erabakia, datu pertsonalen
fitxategia sortzeko
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2009ko apirilaren 21ean, ondoan datorren xedapena eman du; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten Tebasko Kontzejuaren fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: indarrean den Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onesten duena. Hartara, xedatu dut:
Lehenbizikoa.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:
1.-Kontzejuaren kudeaketa:
Deskripzioa: datu multzoa, ondoko jarduketei lotua: Kontzejuaren kudeaketa eta kontabilitatea, agirien erregistroa eta harrobien kudeaketa.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: Kontzejuaren kudeaketa eta kontabilitatea, zerrendak egitea, harrobien, hilerriaren, elizaren eta abarren zainketa eta mantentze lanak egitea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kontzejuarekin harremana duten pertsonak, herritarrak, zergadunak eta eskatzaileak.
Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, legezko ordezkarien datuak, banku helbideratzea, telefonoa, faxa.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioaren Dep.), organo judizialei, Nafarroako Foru Ogasunari, Kontuen Epaitegiari.
Fitxategiaren arduraduna: Tebasko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Tebasko Kontzeju Etxean, Alaiz karrikako 2an, 31983 p.k. Tebas (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
2.-Harremanak:
Deskripzioa: harremanetarako izan litezkeen pertsonen datuen erregistroa, beharrezkoa baita administrazioaren eguneko lanean.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: administrazio lanak ahalbidetzea, bereziki Kontzejuarekin joan-etorriak dituzten pertsonekiko komunikazioa.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: harremanetarako pertsonak, Kontzeju honetako edozein alorrekin joan-etorriren bat dutenak.
Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa eta faxa.
Datuen komunikazio aurreikusiak: inori ez.
Fitxategiaren arduraduna: Tebasko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Tebasko Kontzeju Etxean, Alaiz karrikako 2an, 31983 p.k. Tebas (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
3.-Giza baliabideak:
Deskripzioa: Kontzejuan lan egiten duten pertsonen erregistroa, beharrezkoak nominak prestatzeko eta langileak hautatzeko.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: nominak prestatzea, hala nola gizarte aseguruak eta langileen hautaketa.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lan-kontratudunak, funtzionarioak eta lana eskatzen dutenak.
Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: osasuna, NAN/IFZ, gizarte segurantzako zenbakia, izen-deiturak, posta helbidea, telefonoa, egoera zibila, familia, jaioteguna, sorlekua, adina, sexua, nazionalitatea, prestakuntza, ikasketen curriculuma eta lanbidearena, laneko esperientzia, nominako datuak, diru-sarrerak, bankuko datuak, kenkarien datuak, kredituen zerrenda.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, Ogasunari, INEMi, Nafarroako Gobernuari eta banku entitateei.
Fitxategiaren arduraduna: Tebasko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Tebasko Kontzeju Etxean, Alaiz karrikako 2an, 31983 p.k. Tebas (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: maila handikoak.
4. Espedienteak:
Deskripzioa: Kontzejuan tramitatzen diren espedienteetako datuen kudeaketa.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: gizarte zerbitzuak ematea eta Kontzejuko espedienteak kudeatzea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kontzeju honekin joan-etorriak dituzten herritarrak eta Udalbatzako kideak.
Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, osasuna, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, gizarte ordezkaria, egoera sozio-ekonomikoa.
Datuen komunikazio aurreikusiak: inori ez.
Fitxategiaren arduraduna: Tebasko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Tebasko Kontzeju Etxean, Alaiz karrikako 2an, 31983 p.k. Tebas (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: maila handikoak.
5. Kultur jarduerak:
Deskripzioa: Kontzejuan eskainitako kultur jardueretan egindako inskripzioen kudeaketa.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: Kontzejuan egiten diren kultur jardueren antolaketa, prestazioa eta kudeaketa: igerilekua, pilotalekua eta jardueren zentroa.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kontzejuarekin joan-etorriak dituzten herritarrak edo enpresak izan eta Kontzejuan egiten diren kultur jardueretan parte hartzen dutenak.
Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, gizarte ordezkaria, errolda.
Datuen komunikazio aurreikusiak: inori ez.
Fitxategiaren arduraduna: Tebasko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Tebasko Kontzeju Etxean, Alaiz karrikako 2an, 31983 p.k. Tebas (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
6. Segurtasun kamerak:
Deskripzioa: Kontzejuko lokaletako sarbideen segurtasuna eta kontrola, bideo-zaintzako gailuen bitartez.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: bulegoetara sartzen diren pertsonen bideo-zaintza eta kontrola.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kontzejuko lokaletara sartzen diren enplegatuak eta herritarrak.
Datuak biltzeko prozedura: bideokameren bidezko grabazioa.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: bideo-zaintzako kameren bitartez lortutako irudiak.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Justizia Administrazioari Legeak ematen dizkionak.
Fitxategiaren arduraduna: Tebasko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Tebasko Kontzeju Etxean, Alaiz karrikako 2an, 31983 p.k. Tebas (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
Bigarrena._Erabaki honi buruzko iragarkiak argitaratzea Legeak ezartzen dituen hedabideetan (Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Hirugarrena.-Sortutako artxibategien espediente osoa eta behar den dokumentazioa Datuak Babesteko Estatuko Agentziara igortzea, bertan erregistra daitezen."
Tebasen, 2009ko apirilaren 21ean.-Kontzejuko burua, Francisco J. Rodríguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0914783