II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ITZA
Hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena
Itzako Udalak, 2008ko abuztuaren 28ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hitzarmen bat, hirigintza aprobetxamenduaren %10 Udalari lagatzeko, 3.081,75 euroren truke. Aginagako Telleria alderdia da, 17. poligonoko 3. lurzatia, eta Mariano Albistur Albistur jaunak sustatzen du.
Jendaurreko aldia igaro eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, hitzarmena behin betiko onetsitzat jo da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Itzan, 2009ko apirilaren 20an.-Alkatea, Socorro Pérez Ollo.
Iragarkiaren kodea: L0914852