II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GENEVILLA
Ikerketaren espedientea hastea
Genevillako Udalak, 2009ko martxoaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, La Adoberia alderdiko bidea ikertzeko espedientea hastea onetsi zuen, María Teresa Larreina San Vicente andreak eskatuta. Bide horrek, Genevillako udalerriko landalurraren katastroaren arabera, lurzati hauekin egiten du muga: 2. poligonoko 253, 254, 266, 267, 276, 255, 260, 261, 265, 278 eta 277. lurzatiak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, interesdun guztiek hilabetez alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratzen denetik 15 eguneko epean.
Genevillan, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.
Iragarkiaren kodea: L0914874