63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Lizarrako HAPOko S-5 sektoreko 2. exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen Estatutuak. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2009ko apirilaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Lizarrako HAPOko "Oncineda" S-5 sektoreko U.E.2 exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen Estatutuen Proiektua, Promociones y Desarrollos Urbanos Oncineda, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2009ko maiatzaren 6an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0915358