63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTZIBAR

Katastroa aldatzeko eskaera

Alkateak, gaurko egunean, ebazpen hau eman du:

Ikusirik María Isabel Larrea Gil andreak, Larrea Gil senideen izenean, 2006ko irailaren 5eko idazkiaren bidez katastroan aldaketa bat egiteko eskaera aurkeztu duela, bere izenean jar dadin udal mugape honetako egungo erregistro fiskaleko 23. poligonoko 282. lurzatia, Uritzen dagoena eta titulartako "ezezagunak" ageri duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eskatu zaizkio gorago aipatutako lurzatiari buruz probintziako katastro zaharrean dauden datuak, eta adierazi dute 23. poligonoko 282. lurzatia ez dela agertzen katastro zaharreko datuetan, katastro horren planoan ikus daitekeen legez; izan ere, plano horretan "irla" agertzen da, baina ez dira azaltzen egungo katastroaren arabera hor dauden lurzatiak.

Ikusirik katastro zaharreko titularrei edo oinordekoei ezin izan zaiela jakinarazpenik egin, bidezko da espedientearekin jarraitzea eta izan litezkeen interesdunei jakinaraztea, legeak ezarritako bideak erabilita.

Eta ikusirik, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 32.7 artikulua.

EBATZI DUT:

1. Ebazpen hau izan litezkeen interesdunei jakinaraztea, behar den ediktua argitaratu eta hilabeteko epean egoki iruditzen zaiena alega dezaten eta behar diren agiriak aurkez ditzaten.

2. Ebazpen honi buruzko ediktua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Diario de Noticias egunkarian eta Udalaren iragarki oholean paratzea.

3. Epe hori iraganik, alegazioak aurkeztu ala ez, txostena eskatuko zaio Servicios de Catastros de Navarra, S.L.ri.

Artzibarren, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, José Ignacio Videgain Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0914865