II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ARBIZU
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Arbizuko Udalak, 2009ko apirilaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 566. lurzatiaren (Akerruntza kalea, 31) xehetasun azterlana, Juan Manuel Mendinueta Bono jaunak sustatu eta Carlos Rebollo Arbizu arkitektoak prestatua, bolumenen lekualdatzea zehazteko, UE-17.1 unitateko 3.1 lurzatitik, sustatzailearen jabetzakoa baita, eta hartara ataripe itxia egin ahal izateko.
Jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.
Arbizun, 2009ko apirilaren 20an.-Alkate-Udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.
Iragarkiaren kodea: L0914834