II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ARBIZU
Arbizuko Udal Planeko 55. artikuluaren zati baten aldaketa
puntual xehakatua. Hasierako onespena
Jamsar S.L.k sustatu du eta Manuel Valencia Bergera arkitektoak prestatu Arbizuko Udal Planeko 55. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatuaren proiektua. Udalbatzak, proiektua aztertuta, aho batez, erabaki du:
1. Hasiera batez onestea Arbizuko Udal Planeko 55. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatuaren proiektua, Jamsar S.L.k sustatua eta Manuel Valencia Bergera arkitektoak prestatua.
2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hilabetekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesatuek proiektua aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
3. Erabaki hau eta aldaketa-proiektuaren kopia bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena egin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Arbizun, 2009ko apirilaren 20an.-Alkate-Udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.
Iragarkiaren kodea: L0914832