63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

URRAULBEITI

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2009ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontuak 461.265,00 euro egiten du, bai gastuetan bai diru-sarreretan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Urraulbeitin, 2009ko apirilaren 29an.-Alkatea, Ana Carmen Cigüela Irujo.

Iragarkiaren kodea: L0914846