Iragarkia
63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
864/2009 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 1.1 oinarrian adierazten diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikuen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan mediku izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen deialdian bete behar diren:
1.-Arau orokorrak.
Deialdi honen oinarriak eta ereduak web orri honetan kontsultatzen eta eskuratzen ahal dira: www.navarra.es, ''Zerbitzuak'' ''Enplegu publikoa'' epigrafeak.
Deialdia arautuko duten xedapenak honako hauek dira: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako sarrera eta bertako lanpostuen hornidura arautzen duena; urriaren 3ko 463/2001 Foru Agindua, Osasuneko kontseilariak emana, osasun arloko langileentzako A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) zenbait lanpostutarako sarrera eta hornidura prozedurak arautzen dituena eta horietan erabili behar diren baremoak ezartzen dituena; eta gainerako arau osagarriak.
1.1. Deialdi honen xedea da lan eskaintza publikoan ageri diren medikuen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Lanpostu horiek hutsik geldituko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 1ean emandako 689/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze lehiaketaren ondorioz; aldez aurretik kendu dira eszedentzian daudenek, behin-behineko atxikipenean itzulitakoek edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste erakunde autonomo edo departamentuetakoek betetzen dituzten lanpostuak eta lekualdatze nazionaleko lehiatzaileei esleitzen zaizkienak. Deialdi hura 2009ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ean.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira lanpostuen kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak; hain zuzen, aipatu lekualdatzea burututa ateratzen direnak izanen dira.
1.2. Lanpostu hutsak halako lanpostuak betetzeko ordena honi segituz banatuko dira;
a) Lehenbizikoa, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena, igoera txandatik, Nafarroako edozein administrazio publikotako plantillako langile finkoentzako hautapen prozesu murriztutik alegia, beste kategoria batekoak izanik deialdiko lanpostuaren maila-talde berekoak edo baxuagokoak badira, betiere barne igoerari buruz azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 12. artikuluan eta indarreko hitzarmen kolektiboan ezarritakoari jarraikiz.
b) Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena, txanda irekitik.
Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera txanda irekitik hasiko da kontatzen, lehenago eskaini zen azken lanpostua igoera txandakoa izan baitzen.
1.3. Izangaiek hautaprobak gainditzeko gutxieneko puntuazioa lortu ez eta, hortaz, txanda murriztuko lanpostu hutsak bete gabe gelditzen badira txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Era berean, igoera txandan lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik lortzen ez dutenek txanda irekiko lanpostu hutsetarako aukera izanen dute, aipatu txandara aurkeztu direnekin lehia hertsian, lortutako azken puntuazioari jarraituz.
Igoera txandako izangaiak, deialdi honen 2.1.2 oinarrian eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, txanda irekian besterik gabe onartuko dira, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte eta kontrakorik espresuki adierazten ez bada.
1.4. Izendapena dela bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.
1.5. Deialdiko lanpostua A maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" estamentuan eta "Medikuntza" espezialitatean sailkaturik dago (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, eranskina). Lanpostuko ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.
1.6. Izendatutako izangaiek destinoa duten herrian bertan bizi beharra dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute beren bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.
1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.
1.8. Izendatutako izangaiek erabateko dedikazioz lan eginen dute, hau da, prestasun osoz, erabateko dedikazioz eta irabazizko beste inongo jardueratan aritu gabe, ez arlo publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.
Horrez gain, guardiak eginen dituzte, lanpostuan bertan egon beharrekoak eta/edo lanpostuz kanpokoak, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordeturik, kasuan kasuko burutzak hala agintzen duenean.
1.9. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak ezartzen duenez, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute osasun arloko profesionalen graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta, era berean, biztanleen osasuna hobetzea helburu duten heziketa ekintzetan lagunduko dute.
2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
2.1.1. Txanda irekiko izangaiak:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio esparruan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.
b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun titulua edukitzea eta ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, Medikuntza Orokorreko Medikuak Osasunaren Sistema Nazionalean bete beharreko zereginei buruzkoak, betetzea (156. "EAO", 1993ko uztailaren 1ekoa), edo Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun titulua eta edozein espezialitatetakoa edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitakoez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratudun finkoak izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo beheragokoa eta beste kategoria batekoa izatea.
c) Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun titulua edukitzea eta ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, Medikuntza Orokorreko Medikuak Osasunaren Sistema Nazionalean bete beharreko zereginei buruzkoak, betetzea (1993ko 156. "EAO", uztailaren 1ekoa), edo Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun titulua eta edozein espezialitatetakoa edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskuratzeko moduan egotea, eta Administrazio Publikoen zerbitzuan gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea frogatzea.
2.2. Betiere, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan eutsi behar diete, harik eta izendatu arte.
3.-Eskaerak eta agiriak.
3.1. Eskaerak aurkezteko tokiak:
a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. 31008), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erregistro eta bulegoetan.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.
b) Eskaerak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orriaren bidez. Eskatzailearen sinadura elektronikoa beharko da.
3.2. Eskabide eredua.
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak deialdi honetan (I. eranskina, Interneten ere eskuragarri) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.
3.3. Azterketa egiteko eskubideak ordaintzea.
Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskaerak aurkezteko epean, 40 euro ordaindu beharko dituzte espedientea ireki eta azterketa egiteko eskubideengatik.
Azterketa egiteko eskubideak Interneten bidez ordainduko dira, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es orrian, "Zerbitzuak" eta "Enplegu Publikoa" epigrafeetan, prozedura hauetariko bat erabiliz;
a) Ordainketa gutuna bete eta inprimatzea. Ordaintzeko, web orrian argitaraturiko zerrendan ageri den entitate laguntzaile batera jo beharko da.
b) Telematika bidez osatu eta pagatzea, azalduriko jarraibideei jarraituz. Sinadura digitala behar da.
Tasatik salbuetsirik daude:
a) %33ko ezgaitasuna edo handiagoa dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu aurretik hilabete batez gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribatuta egon den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetean. Paragrafo honetan xedatutakoa honela egiaztatu beharko da:
-Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.
-Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela. Horren eredua Erregistro bulegoan hartzen ahalko da, edo deialdi honen 1. oinarrian adierazitako Interneteko helbidetik jaso.
Azterketa eskubideak ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Igoera txandako parte-hartzaileek:
a) Nafarroako Foru Komunitatekoek edo haren erakunde autonomoetakoek titulazioaren jatorrizko agiria eta notarioak edo administrazioak konpultsaturiko kopiak aurkeztu beharko dituzte bakarrik.
b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren eskakizunak betetzen dituztela frogatzen duen agiria ere gehitu beharko diote eskabideari.
Ezgaitasuna dutenendako txanda murriztuko parte-hartzaileek:
Ezgaitasuna frogatu egin behar dute, erakunde eskudunek emandako agiria aurkeztuz.
3.5. Azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak gainerako beharkizunak deialdi honen 8. oinarrian ezarri den epe eta moduan frogatu beharko ditu dokumentu bidez.
3.6. Ezgaitasuna duten izangaiek ariketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahal dituzte, beharrezkoa izanez gero. Eskabidean adierazi behar dute zer-nolako ezgaitasuna duten eta zein egokitzapen behar den. (Ezgaitasuna frogatu egin behar dute, erakunde eskudunek emandako agiria aurkeztuz).
3.7. Eskaera aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina da.
4.-Izangai onartuen eta baztertuen zerrenda.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
4.2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Zuzenketa eskaeren onarpena edo ezespena behin betiko zerrendaren ebazpenean inplizituki jasoko da.
4.3. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
4.4. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
4.5. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski ebazpen honen bitartez abiatzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek prozeduran parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
5.-Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiko burua: Osasun Departamentuko edo haren erakunde autonomoetako zuzendari bat, zuzendariorde bat, zerbitzuburu edo atalburu bat.
Ordezko mahaiburua: Osasun Departamentuko edo haren erakunde autonomoetako zuzendari bat, zuzendariorde bat, zerbitzuburu edo atalburu bat.
Mahaikidea: Medikuen Elkargo Ofizialak izendatutako mediku bat.
Ordezko mahaikidea: Medikuen Elkargo Ofizialak izendatutako mediku bat.
Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharreko mediku bat.
Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharreko mediku bat.
Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharreko mediku bat.
Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharreko mediku bat.
Mahaikide idazkaria: Osasun Departamentuko edo haren erakunde autonomoetako zuzendari bat, zuzendariorde bat, zerbitzuburu edo atalburu bat.
Ordezko mahaikide idazkaria: Osasun Departamentuko edo haren erakunde autonomoetako zuzendari bat, zuzendariorde bat, zerbitzuburu edo atalburu bat.
Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
5.2. Epaimahaia nork osatzen duen izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bildu gabe.
Organo kolegiatu horren eraketa baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kide hauek biltzea: mahaiburua eta mahaikide idazkaria edo horien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.
6.-Oposizio-lehiaketa nola eginen den.
6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan izanen dira: lehenbizi oposizioaldia, eta gero, hura bukatutakoan, lehiaketaldia.
6.2. Oposizioa 2009ko abenduan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da oposizioaldia zein toki, egun eta ordutan hasiko den. Beharrezkoa bada, behar den garaian, epaimahaiak hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak.
6.3. Oposizioaldia.
6.3.1. Honako probak izanen dituen ariketa:
a.1.) Test erako proba teoriko-praktikoa, epaimahaiak erabakitako galderez osatua, izangai guztientzat berdinak, III. eranskineko gaiei buruzkoak.
a.2.) Idazlana egiteko proba, ondoren jendaurrean irakurri beharrekoa, epaimahaiak III. eranskineko gaiei loturik azaltzen dituen kasu teoriko-praktikoei buruzkoa. Proba horretan epaimahaiak oposizio egilearen ariketari buruz egokitzat jotzen dituen galderak egin ahal izanen ditu.
Epaimahaiak zozketaz erabakiko du irakurtzeko ordena.
6.3.2. Hauxe da oposizioaldiaren balorazioa:
Test erako proba teoriko-praktikoak 30 puntu izanen ditu. Puntuazio altuena (30 puntu) probaren balorazioan kalifikazio handiena lortzen duen izangaiari emanen zaio. Gainerako izangaiei proportzioan dagokien puntuazioa jarriko zaie. Bazterturik geldituko dira 30 puntuetatik gutxienez 15 lortzen ez dituztenak.
Idazlana egin eta jendaurrean irakurtzeko probak 30 puntu ditu, gehienez ere. Baztertuta geldituko dira gutxienez 15 eskuratzen ez dituzten izangaiak.
6.3.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.
Probetara agertzen ez diren izangaiak eta jendaurreko irakurketara ez direnak ere oposizioalditik baztertuak geldituko dira.
6.3.4. Hautaprobetan, beharrezkoa izanez gero, minusbalioa dutenentzako egokitzapenak egiten ahalko dira, haiek aurretiaz hala eskatzen badute beren eskabideetan.
6.3.5. Proba bakoitza bukaturik, epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak jendaurrean jarriko ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-oholean edo ariketa egiteko erabilitako lokaletan. Halaber, oposizioko hurrengo proba egiteko lekua, eguna eta ordua jakinaraziko ditu, hura hasi baino 24 ordu lehenago gutxienez.
6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.
6.4.1. Epaimahaikoek lehiaketaldia abiatuko dute oposizioa gainditzen duten izangaiekin.
Oposizioa gainditzen duten izangaiek merezimenduak alegatu beharko dituzte eta agiri bidez frogatu, epaimahaikoek eskatu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztuko dituzte, edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak, deialdian ezarritako baremoaren arabera.
6.4.2. Lehiaketaldian kalifikatu eginen dira izangaiek azaldu eta frogatutako merezimenduak, deialdi honi erantsitako baremoen arabera (II. eranskina).
Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase honetan gehienez 40 puntu biltzen ahalko dira.
6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.
6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Beste fakultatibo espezialista batzuk" estamentuan eta "Medikuntza" espezialitatean sailkaturik dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubideari buruzkoa, eranskina).
Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileen arduradunak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri behar dira:
-Lantokia.
-Estamentua eta/edo espezialitatea.
-Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.
-Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:
a) Egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia,
b) edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.
Enpresa pribatuetan eginiko zerbitzuak izanez gero, ziurtagiri horrez gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak lan bizitzari buruz egindako txostena ere aurkeztu beharko da.
6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiek dituzten merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
6.4.6. Lehiaketaldia bukatzen denean, epaimahaiak jendaurrean jarriko du balorazioaren emaitza, hau da, izangaiek lortutako puntuazioak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean.
6.4.7. Izangaiek aurkeztutako jatorrizko agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espres eskatuz gero, hilabeteko epean, izendapena jakinarazi ondoren sei hilabete pasaturik, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak eta probak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.
7.-Azken puntuazioa.
Azken kalifikazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.
Azkeneko puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, osotara puntuazio handiena duen izangaia lehenetsiko da, deialdi honen eranskineko baremoaren atal bakoitzean ezarririko hurrenkerari jarraituz.
8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean. Gero, probak gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Proposatutako izangaiek, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuan:
8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Tituluen jatorrizko agiriak, edo haien kopiak, notario edo administrazio bidez konpultsatuak.
c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.
d) Zin egin edo hitzematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.
Zamalanak eskatzen dituzten lanpostuetan, aipatutako zerbitzuak osasun proba osagarria egiten ahalko du.
f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarririko kasuetan.
8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko edozein administrazioren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:
a) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak luzaturiko txostena, aurreko atalean ezarririko baldintza beretan.
b) 3.4.b) oinarrian aipatzen diren izangaiek, funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan kontratudun finkoak direla frogatzen duten agiriak eta haien egoera administratiboa eta espediente pertsonaleko gainerako inguruabarrak frogatzen dituztenak.
8.3. Eskabidean %33ko ezgaitasuna edo handiagoa dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, ezgaitasun horrek deialdiko lanpostuan aritzea ez diela eragozten frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.
8.4. Inork agiri horiek goian adierazitako epean ekartzen ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzea baztertu gabe.
8.5. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
9.-Lanpostu hutsak hautatzea.
9.1. Administrazioko organo eskudunak esleituko du destinoko lantokia, izendapen proposamena argitaratu baino lehen, deialdiaren xede diren lanpostuetan sartzen ahal diren eta probak gainditu dituzten izangaien eskaeren arabera, lanpostu horiek lortzeko oinarri horietan eskatzen diren betebeharrak betetzen badituzte, hautapen probetan lorturiko hurrenkerari jarraituz.
100eko 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonek, edozein txandaren bidez sarrera deialdi batean lanpostu bat lortzen badute, lanpostuak aukeratzerakoan lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aldean. Gero, igoera txandatik parte hartzen duten langileek hautatuko dute eta, azkenik, lanpostua txanda irekiaren bidez lortzen duten langileek.
Ezgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, ezgaitasunarekin hobeki egokitzen dena esleituko zaio, horren gaineko txostena aztertutakoan.
9.2. Destinoko lantokia aukeratzeko prozedura hauxe izanen da:
1. Aukeratu baino lehen, aukeratu behar duten izangaien zerrenda argitaratuko da. Halaber, aukeratu beharreko lantokien (edo, bestela, lanpostuen) zerrenda jarriko da izangaien eskura.
Zerrenda horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletako iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren web orrian paratuko dira.
2. Partaideek bertara agertuz aurkeztuko dituzte beren eskaerak eta, horretarako, eskabidea osatuko dute, non eskaintzen diren destinoak lehentasun hurrenkeraren arabera adierazi beharko baitira. Eskabidea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletako erregistroan hartu edo Nafarroako Gobernuaren web orritik jaisten ahalko da.
3. Eskabidea 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, aukeratu behar duten izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdi honen 3. oinarrian aipatzen den edozein erregistrotan.
4. Dei egin duen organoak hautatuko du eta emaitza Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletako iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko du.
9.3. Epe horretan aukeratzen ez duten izangaiek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko dituzte oposizio-lehiaketaren xedeko lanpostuetan jarduteko. Horrelakorik gertatuz gero, 8. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
10.-Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Administrazio-organo eskudunak, egoki bada, aurreko arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituen izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko du ebazpen bidez, mediku lanpostuan jardun dezan.
10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, 8 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
10.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiaren 8. atalak agintzen duen moduan.
10.5. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
10.6. Izendapenean eragina izan lezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio-lehiaketaren nondik-norakoen edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta mende geldituko da.
11.-Aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak.
11.1. Medikua aldi baterako kontratatzeko zerrendak horiek prestatzeko garaian indarra duen hitzarmenean xedaturikoarekin bat prestatuko dira. Hitzarmen horren bidez, Osasun Administrazioak eta sindikatuek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko langileak hautatzeko moduari buruz izenpeturiko ituna onetsi zen.
12.-Errekurtsoak.
Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. 1 eta 2. c) artikuluan xedaturikoarekin bat.
Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 3. artikuluekin bat.
Iruñean, 2009ko maiatzaren 8an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
I. ERANSKINA
Eskabidea
......................... jaunak/andreak, adin nagusikoak; nortasun agiri nazionalaren zenbakia (edo horren baliokidea den nortasun agiriarena): ..........., jaioteguna: ..........., jaioterria: ............., nazionalitatea: ................, oraingo helbidea: .............., herria: ................, probintzia: ......................, posta kodea: ................., etxeko telefonoa: ..............................., harremanetarako telefonoa: ...............................
Honako hau azaltzen dut:
-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan .............. izateko ..... lanpostu .................... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, aipatu txandan (deialdia ..................(e)ko ........... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........(e)an):
- Txanda irekia.
- Igoera txanda.
- Erreserbako txanda, ezgaitasuna dutenentzat:
-Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean, deialdi honetako oinarrietan eskatzen diren beharkizun guztiak betetzen ditudala. Betebehar horiek agiri bidez frogatuko dira, deialdian ezarririko epean eta moduan.
- Hautapen prozesurako, ondoko agirian zehazten den egokitzapena eskatzen dudala. (%33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna dutenentzat).
- Eskatzen dudala euskarazko probetara aurkeztea (bidezko denean bakarrik).
( ........) Eskabide honi erantsitako orri kopurua.
Horrenbestez:
Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.
Iruñean, 20....(e)ko .............aren ............(e)an.
Sinadura
II. ERANSKINA
1. atala. Egindako zerbitzuak. Honako hauek baloratuko dira:
1. Deialdiko lanpostuaren estamentu eta espezialitate beretan administrazio publikoetako zentroetan egindako zerbitzuak: 1,2 puntu urte bakoitzeko.
2. Edozein administrazio publikotan fakultatibo gisa egindako zerbitzuak: 0,6 puntu urte bakoitzeko.
3. Edozein administrazio publikotan beste estamentu batean egindako zerbitzuak: 0,15 puntu urte bakoitzeko.
4. Lehiaketaren kategoria berean, osasun zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan alta hartuta eta besteren kontura kotizatuz: 0,47 puntu urte bakoitzeko.
Aurreko azpi-ataletan adierazitako zerbitzuak denbora berean eman baldin badira, puntuazioak ezin izanen dira batu; altuena besterik ez da hartuko.
Atal honetan ez da aintzat hartuko 2.2 atalean adierazitako denbora; egoiliar gisa egindako zerbitzuak prestakuntza espezializatuari dagokion atalean baizik ez dira kontuan hartuko.
Zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak, egoera hori deklaratu zenean izangaiak zuen lanpostuan emandakoak bailiran kontatuko dira.
Atal honetako puntuazioa 17 puntu artekoa izanen da.
Baremo honetan aipatutako zerbitzuak urriaren 3ko 463/2001 Foru Aginduaren 9. artikuluan ezarritako arauei segituz zenbatuko dira.
2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:
Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baizik ez dira baloratuko:
1. Unibertsitateko prestakuntza:
1.1. Lizentzia gradua bikain notarekin edo aparteko sariarekin, edo ikerketarako nahikotasuna: puntu 1.
1.2. Doktore gradua: 2,5 puntu (Cum Laude: 0,5 puntu gehiago).
2. Prestakuntza espezializatua:
Egonaldia osorik egina izatea, BAME programa nazionalaren bidez edo graduatu ondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen zentro batean: 5 puntu.
3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitate-zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza ekintzetan parte hartu izana: 0,025 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo baliokidearengatik (10 ikastorduko). Prestakuntzako ekintzaren ziurtagirian ikastorduen kopururik azaldu ezean, hura kreditu batekoa balitz bezala baloratuko da, eta ikasturte bateko iraupena agertzen bada, 12 kreditukoa balitz bezala. Guztira, gehienez ere 2,5 puntu.
Erakunde antolatzaileari buruz ezarritako baldintzak bete gabe ere, Administrazioak agindu edo homologatu dituen prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira, bai eta sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako akordioen ondorioz antolatuak ere.
BAME espezialitate programan egindako ikastorduak ez dira kontuan hartuko atal honetan.
4. Kongresu eta jardunaldietan aurkeztutako ponentziak eta komunikazioak:
Nazioartekoa. Lehen hiru sinatzaileek: 0,20 puntu. Gainerakoek: 0,05 puntu.
Espainiakoa. Lehen hiru sinatzaileek: 0,10 puntu. Gainerakoek: 0,025 puntu.
Autonomia erkidegokoa. Lehen hiru sinatzaileek: 0,05 puntu. Gainerakoek: 0,0125 puntu.
Guztira, gehienez ere 4 puntu.
5. Administrazio edo erakunde publikoen beka edo sariren bat jaso duten lan zientifikoak edo ikerlanak: nazioartekoak badira, 2 puntu; Estatukoak edo autonomia erkidegoetakoak badira, puntu 1; gehienez 3,5 puntu.
6. Aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak: lehenbiziko hiru sinatzaileek 0,2 puntu; gainerakoek 0,05 puntu; 3 puntu gehienez.
7. Liburuak argitaratzea edo horietan laguntzaile gisa aritzea: egile nagusia bada 0,4 puntu; laguntzailea bada: 0,2 puntu. Gehienez ere 2 puntu.
8. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogaturik, Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: 1,6 puntu hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez izatera, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzari ezarri den gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio.
9. Irakasle lana sektore publikoko edo unibertsitarioko prestakuntza ekintzetan: 0,3 puntu 10 orduko irakastaldiagatik edo kreditu akademiko bakoitzarengatik. Gehienez ere, 3 puntu.
10. Prestakuntzako beka edo egonaldiak: 0,2 puntu hilabete bakoitzeko, 2 puntu gehienez.
11. Sektore publikoan ofizialki eratutako organo zientifiko-teknikoetan, kontsultakoetan edo aholku-emaileetan, gutxienez urtebetez parte hartu izana: 0,2 puntu urte bakoitzeko, gehienez ere 2 puntu.
Ikerketa lan beraren komunikazioa, ponentzia eta argitalpena bateragarriak izanen dira.
Deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko gaikuntzarik ematen ez duten titulazio ofizialak ez dira merezimendutzat hartuko.
Atal honetako puntuazioa 19,8 puntu artekoa izanen da.
3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:
Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik lor daitekeen gehieneko puntuazioa baino %10 gehiago ematen ahalko da gehienez euskaraz jakiteagatik.
Eremu mistoko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu behar denean, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik lor daitekeen gehieneko puntuazioa baino %5 gehiago ematen ahalko da gehienez euskaraz jakiteagatik.
Bi kasu horietan, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekoa den besteren bat ez badu, gehienez lor daitekeen puntuazioaren bostena emanen da hizkuntza eskola ofizial batean gaindituriko maila bakoitzeko eta, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan, gehieneko puntuazioaren hamabirena, gainditutako urrats bakoitzeko.
III. ERANSKINA
Gai zerrenda
1.-Osasunari buruzko Lege Orokorra.
2.-1343/2007 Errege Dekretua, urriaren 11koa, Odola emateko transfusio zentro eta zerbitzuen kalitate sistemari dagozkion arau eta zehaztapenak ezartzen dituena.
3.-Otsailaren 9ko SCO/322/2007 Agindua, Odolaren eta odolaren osagaien trazabilitaterako eta horiek eragindako erreakzioen eta ondorio gaizto larrien jakinarazpenerako bete beharrekoak ezartzen dituena.
4.-1088/2005 Errege Dekretua, irailaren 16koa, odola emateko eta horretarako transfusio zentro eta zerbitzuen betebehar teknikoak eta gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.
5.-Odola ematea: Odola emateko prozesua, emaileen hautaketa, emateak ekar ditzakeen ondorio gaiztoak, odola emateko moduak. Aferesia. Emailea baztertzeko irizpideak.
6.-Odol bilketen plangintza, programazioa eta antolaketa.
7.-Odola ematea sustatu eta fideltasuna lortzea. Komunikazioa eta informazioa.
8.-Osasunaren ekonomia. Eragimenaren, eraginkortasunaren eta ekitatearen oinarrizko kontzeptuak.
9.-Epidemiologia. Maiztasuneko neurriak. Arriskua eta kausen loturak. Diagnosi eta screening proben baliozkotasuna.
10.-Historia klinikoa eta erregistro sistemak odol-transfusiorako zentroetan.
11.-Kalitatearen ebaluazioa eta hobekuntza odol-transfusiorako zentroetan. Egitura, prozesua eta emaitza neurtzeko tresnak. Prozesuaren kontrol estatistikoa.
12.-Odola ateratzeko taldeen kudeaketa. Komunikazioa. Motibazioa. Taldeko lana.
13.-Odola. Analisia eta ematea. Odol osagaien prestaketa. Odol osagaiak egoera berezietarako.
14. Kalitate sistemak. Trazabilitatea. Hemozaintza. Nafarroako Hemozaintza Sistema.
Iragarkiaren kodea: F0915399
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
