63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAN ADRIÁN

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2009ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko 6/09 aldaketa, kreditu gehikuntza dakarrena, 4531 62206 kontu-sailean ("Luyberko inbertsioak" izenekoan); 41.579,55 euro dira eta, hori finantzatzeko, 41.579,55 euro kenduko dira 4320 60101 kontu-sailean, "AR-17ko urbanizazioa" izenekoan.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

San Adrianen, 2009ko apirilaren 30ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0914856