II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
OIEREGI
2009ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Oieregiko Kontzejuko Batzarrak 2009ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta erabakia martxoaren 23an argitaratu zen, 2009ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsi da aurrekontua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua: 6.300 euro.
IV. kapitulua: 18.402,69 euro.
V. kapitulua: 5,00 euro.
VII. kapitulua: 81.000 euro.
IX. kapitulua: 70.000 euro.
Guztira: 175.707,69 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua: 720,00 euro.
II. kapitulua: 13.090,00 euro.
III. kapitulua: 3.500,00 euro.
IV. kapitulua: 50,00 euro.
VI. kapitulua: 154.847,69 euro.
IX. kapitulua: 3.500,00 euro.
Guztira: 175.707,69 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Oieregin, 2009ko apirilaren 22an.-Alkatea, José Nosellas Zabalegui.
Iragarkiaren kodea: L0914941