63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CABANILLAS

2009ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak 2009ko martxoaren 12an erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta 2009ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17an.

Iragan da jendaurreko epea, baina PSNk alegazioak aurkeztu ditu behar den denboran eta moduan:

1. Gastuetako zein diru-sarreretako kontu-saila sortzea, 60.000 eurokoa, obretarako eta Kanaleko eustorma eta harri-lubeta diruz laguntzeko.

2. Gastuetako kontu-sail bat sortzea, 12.000 eurokoa, inbertsioak diruz laguntzeko eta enplegua sortzeko.

Alegazioak ebatzitzat jotzen dira eta, behar adinako gehiengoaz, behin betikoz onetsi ziren 2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak 2009ko apirilaren 29ko bilkura arruntean, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan agindutakoari jarraituz, eta 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, behin betiko onespena iragartzen da. Hauxe da laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 330.000 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 230.000 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 154.100 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 724.050 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 325.000 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 378.000 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital-gastuak finantzatzen dituzten bestelako diru-sarrerak: 1.179.000 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0 euro.

Dirusarrerak, guztira: 3.320.150 euro.

Defizita/Superabita: 216.009,80 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 522.500 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 885.150 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 27.920,20 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 125.400 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 1.512.350 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua-Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 30.820,30 euro.

Gastuak, guztira: 3.104.140,20 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Cabanillasen, 2009ko apirilaren 30ean.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0915205