II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ARTZIBAR
Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
GASTUAK
6. kapitulua: 50.200 euro.
Gastuak, guztira: 50.200 euro.
DIRU-SARRERAK
7. kapitulua: 47.156,53 euro.
8. kapitulua: 3.043,47 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 50.200 euro.
Artzin, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.
Iragarkiaren kodea: L0914879