II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ZIZUR NAGUSIA
Oihan enkantea
Zizur Nagusiko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
-Lote bakarra: Las Parcelas eta El monte alderdietan; 5.481 Austriako pinu beltz, 1.681,05 m 3 zur eta 169,00 m3 enbor txiki egiten dituztenak.
-Hasierako prezioa: 25.854,26 euro.
Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udalaren idazkaritzan eta Udalaren web orrian (www.zizurmayor.es).
Interesdunek, beraien proposamenarekin batera, Udaleko Diruzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina eta enpresaren sailkapen agiriaren kopia aurkeztu beharko dituzte.
Proposamenak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira eta honako iragarkiari eransten zaion ereduari lotuko zaizkio. Aurkezteko epea iragarki hau argitaratu ondoko hogeigarren egun naturalean bukatuko da, 14:30ean.
Enkantea hurrengo bost eguneko epean eginen da, prentsan iragarriko diren egunean eta orduan.
Proposamen eredua
Izena: ............................................, adinez nagusia. NANa:.................... Helbidea (herria, kalea, probintzia): ................................................ Telefono zenbakia: ....................................... Jakinik Zizur Nagusiko Udalak oihan enkantea eginen duela honako lote hau esleitzeko: ............, ......... metro kubiko zur eta ...... enbor txiki egiten dituztenak; ............ euro eskaintzen ditut (letraz eta zenbakiz), betiere baldintza-agiria ezagututa eta guztiz onartuta.
(Tokia, eguna eta sinadura)
Zizur Nagusian, 2009ko maiatzaren 8an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L0915421