II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ETXAURI
Plantilla organikoa. Onespena
Udal honek, 2008ko abenduaren 24an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
''Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta hurrengo artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233. eta 236. artikuluetan eta Toki Araubideko Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluan xedatuarekin bat, erabaki da 2009rako plantilla organikoa eta funtzionarioen eta lan-kontratudunen izenen zerrenda onestea:
Funtzionarioen plantilla organikoa
Lanpostua: idazkaria; zerbitzu bateratua, Ziritzako, Etxarriko eta Bidaurretako udalekin batera. Buru den udala: Etxauriko udala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: Lehiaketa. Egoera administratiboa: jardunean.
Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera administratiboa: jardunean.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera administratiboa: jardunean.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Deiturak eta izena: Díaz de Cerio Yániz, Luis María. Maila: A. Kargua: idazkaria. Gradua: 5. Antzinatasuna: 1981eko irailaren 6tik. Lanpostuko osagarria: %41,88. jardunean.
Deiturak eta izena: Sánchez Imaz, Beatriz. Maila: D. Kargua: administrari laguntzailea. Gradua: 2. Antzinatasuna: 1995eko azaroaren 15etik. Hitzarmeneko osagarria, D mailakoa: %12. Lanpostuko osagarria: %29,03. jardunean.
Deiturak eta izena: Jáuregui Goñi, David. Maila: D. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Gradua: 2. Antzinatasuna: 1997ko otsailaren 11tik. Hitzarmeneko osagarria, D mailakoa: %12. Lanpostuko osagarria: %41,23. Lanaldia luzatzeko osagarria: %10. jardunean.
Lan-kontratudunak
Lanpostua: garbitzailea, lanaldi partzialean. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera administratiboa: jardunean.
Lan-kontratudunen izenen zerrenda
Deiturak eta izena: Imaz Gallego, Aranzazu. E maila. Kargua: garbitzailea. Antzinatasuna: 1999ko otsailaren 1etik. E mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %46,27. jardunean.
Aldi baterako kontratudunen izenen zerrenda
Deiturak eta izena: Larrañegui Azcárate, Oskia. C maila. Kargua: administrari-ofiziala. Antzinatasuna: 2005eko urtarrilaren 1etik. Hitzarmeneko osagarria, C mailakoa: %12. Lanpostuko osagarria: %29,40. Baldintzak: jardunean. Obra kontratua.
Lan-eskaintza
Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera administratiboa: hutsik. Hitzarmeneko osagarria, C mailakoa: %12. Lanpostuko osagarria: %29,40".
Etxaurin, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.
Iragarkiaren kodea: L0914861