II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
LIZARRA
Deialdia, Lizarrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak 2009ko apirilaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, honako deialdia onetsi da: Lizarrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia; oinarriak, hauexek:
OINARRIAK
1.-Xedea.
Aditzera ematen da deialdia eginen dela Lizarrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze lehiaketaren bidez. Lanpostua honako alor honi dago atxikita:
-Zerbitzu Orokorren -Erroldaren Alorra; identifikazio kodea: 1.5.
Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.
Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.
Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.
Izangaiek lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, "iraungitzeko" lanpostuak direlako edo titularrek nahiz ordezkoek betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.
Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.
3.-Aplikatu beharreko arauak.
Lehiaketa hau ondoko arau hauek arautuko dute: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; hura garatu eta betearazteko azaroaren 6ko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuak aldatua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak eta jarraian adierazten diren oinarriak.
4.-Betebeharrak.
Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko betebeharrak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:
a) Lizarrako Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.
b) C maila edo taldekoa izatea.
c) Administrari-ofizial lanpostu baterako izendatu izana.
Nahitaezko eszedentzian edo lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute, halaber, lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.
5.-Ordainsariak.
Lekualdatze lehiaketa honen bidez lanpostua betetzen duenak indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten lansariak jasoko ditu.
6.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek dagokien eskabidea aurkeztu beharko dute Lizarrako Udaleko erregistro orokorrean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabortz egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta beraietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.
Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.
b) Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dira, behar bezala kautoturik.
7.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea buruturik, Lizarrako Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartarazten da hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzen ditzaketela.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Lizarrako Udaleko alkateak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Izangaietan inor bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzirik, Lizarrako Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.
8.-Epaimahaiko kideak.
Lehiaketa kalifikatzeko epaimahaian hauek izanen dira:
Mahaiburua: María Begoña Ganuza Bernaola, Lizarrako Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Julian Zudaire Echavarri, Lizarrako Udaleko zinegotzia.
Mahaikideak:
1. Lizarrako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat.
Ordezkoa: Lizarrako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat.
2. Mahaikide idazkaria: Marta Pernaut Ojer, Lizarrako Udaleko aholkulari-letratua.
Ordezkoa: Alejandro Vicente Casado, Lizarrako Udalaren idazkaria.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen arauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.
Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
Epaimahaia nork osatzen duen izangai onartuen eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.
Onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrendan izangai bakarra aurkeztu bada, deialdia egin duen organoak deialdi honetako 11. araua aplikatuko du. Beraz, ez da beharrezkoa izanen, ez epaimahaia eratzea, ez eta jardutea ere.
9.-Merezimenduen kalifikazioa.
Erantsitako baremoari jarraituz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak.
Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.
Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.
Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoan, epaimahaiak argitara emanen du Lizarrako Udaleko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bortz eguneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.
10.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.
Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Lizarrako Udaleko iragarki oholean, eta alkateari igorriko dio lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.
11.-Lanpostu hutsak hautatzea.
Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera hautatzen ahalko dituzte lanpostu hutsak, alkate udalburuak hartarako deituko duen ekitaldian.
Behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
12.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.
Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.
Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko bertze data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.
Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu lehiaketaren garapena edo ebazpena inpugnatzen bada, jabetza-hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko dira.
13.-Errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Lizarran, 2009ko apirilaren 30ean.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Eskaera, administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian . Deialdia .. zk.ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ..(e)ko ......aren .(e)an.
1.-Norberaren datuak:
Deiturak eta izena:
Jaiotze eguna eta tokia:
NANa:
Helbidea: P.K.: .............
Etxeko telefonoa: ................. Lantokiko telefonoa:
2.-Datu administratiboak:
a) Zer lanposturako izendatu zuten
- Lizarrako Udaleko funtzionarioa.
- Lan-kontratudun finkoa:
b) Administrazio egoera
- Jardunean.
- Zerbitzu berezietan.
- Eszedentzia berezian.
- Borondatezko eszedentzian.
- Nahitaezko eszedentzian.
(X batez markatu behar den kontzeptua)
b) Egungo lanlekua:
Alorra edo erakunde autonomoa:
3._Sinatzen dudan honek adierazten dut, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
4.-Eskabidearekin batera, aginduzko dokumentazioa eta alegaturiko merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditudala.
Horrenbertzez,
Eskatzen dut deialdi honetan onar nazazuen.
Lizarran, 2009ko .............aren ............(e)an.
(Sinadura)
LIZARRAKO UDALEKO ALKATEA.
II. ERANSKINA
Merezimenduak baloratzeko baremoa
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.
Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntu izanen da.
3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.
b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.
1.-Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.
Oharrak:
1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola orduen zatikiak hainbanatuko dira.
2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.
4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.
2.-Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen.
3.-Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.
Oharrak b) atal osorako:
1. idatz-zati honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.
2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 10 puntukoa da, gehienez.
Iragarkiaren kodea: L0915271